2026-08-04
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaAiarako suhiltzaile bati aparteko ordainsariaren harira bidegabe kendutako kopuruen gainean arrazoia eman...

Aiarako suhiltzaile bati aparteko ordainsariaren harira bidegabe kendutako kopuruen gainean arrazoia eman diote auzitegiek LABi

2014Ko irailaren 30an, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiak 156/2014 Sententzia ebatzi du, non partzuergoko suhiltzaileari arrazoia emanez, 2012ko urria, azaroa eta abenduko nominetatik bidegabe kendutako kopuruak itzuli beharko zaizkion, hasieratik defendatu dugun jarrera berretsiz.

Mariano Raxoiren gobernuak daraman murrizketa ekonomiko eta soldata murrizketen politikaren barruan, 2012ko uztailaren 14an, 20/2012 Lege Dekretua publikatu zuen Estatuko Boletin Ofizialean. Beste neurri murriztaileen artean, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kendu zitzaien langile publikoei.

Lege Dekretua publikatuta, 2012ko irailaren 24an, Suhiltzaileen Partzuergoko Batzar Errektoreak, bertako langileei urteko irabazi gordinen hamalauren bat kentzea erabaki zuen, aipatutako lege dekretuaren bigarren artikuluko bostgarren atala aplikatuz.

Gauzak horrela, partzuergoko langileei, abenduko aparteko ordainsaria kentzeaz gain, urteko irabazi gordinen hamalaurenera iritsi arte kopuru desberdinak kendu zizkieten urria, azaroa eta abenduko nominetatik.

LAB-ek hasieratik salatu du akats larri bat zela, partzuergoko langileak Arabako Foru Aldundiko langileen pare jartzen bait zituen, azken hauek urtean 3 aparteko ordainsari kobratzen dituztelarik. Partzuergoak ez zuen gure salaketa kontutan hartu eta Madrildik sustatutako murrizketei bultzada eman zien.

LAB-ek behin eta berriz salatu ditu murrizketa bidegabeak, eta kasu honetan, partzuergoko langileen eskaerak kontutan hartuz, epaitegietara jo genuen. Borroka luze baten ondoren, epaitegiek, azkenean, partzuergoaren erabakiaren aurkako sententzia ebatzi dute.

2014Ko irailaren 30an, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiak 156/2014 Sententzia ebatzi du, non partzuergoko suhiltzaileari arrazoia emanez, 2012ko urria, azaroa eta abenduko nominetatik bidegabe kendutako kopuruak itzuli beharko zaizkion, hasieratik defendatu dugun jarrera berretsiz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...

SOS Nafarroako langileek ohartarazten dute polizien deiak 112ra bideratzeak arriskuan jarriko duela larrialdien arreta

Informazio eta komunikazio falta langileei Lehenik eta behin, SOS Nafarroako langileen ordezkari den Langileen Batzordeak bere haserrea, kezka eta harridura adierazi nahi du komunikabideen bitartez...

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek greba egingo dute Araban abuztuaren 5ean

Joan den ekainaren 21ean iragarri bezala, Ikuskizun eta Ekitaldien lehen Hitzarmena negoziatzen ari garen sindikatuok 3 greba-egun deitu ditugu EAEko hiru lurraldeetan, hiru hiriburuetako...