2026-09-21
InicioServicios PúblicosSanidadUrdulizko ospitalaren pribatizazioaren kontrako lan-uzteak arrakastatsuak izan dira

Urdulizko ospitalaren pribatizazioaren kontrako lan-uzteak arrakastatsuak izan dira



SATSE, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek oso ontzat jo dituzte Urdulizko ospitalearen publikotasunaren alde Bizkaian egindako lanuzte-eguna, eta Gipuzkoako eta Arabako elkarretaratzeak. Sindikatuok bi helburu genuen bi orduko lanuztea Bizkaian deitzean. Lehenengoa, osasun-zentroen kudeaketari buruzko eztabaida publikoa piztu nahi genuen; eta bigarrena, pribatizazio horien eraginpeko kategoriei protestatzeko aukera ematea.

Gaur pozik agertzen gara bi helburu horiek lortu ditugulako. Bai Osakidetzaren zentroetan, bai gizartean zerbitzuen pribatizazioa eztabaidagai izan da; eta esparru bietan pribatizazioen aurka azaldu da jendea. Inork ez du nahi osasuna salgai bihurtzea.
Halaber, Urdulizko Ospitalean pribatizatu nahi diren kategorietako langile ia guztiek lanuztea egin dute (garbikuntza, sukaldea, mantenimendua, jostura…), gutxieneko zerbitzuen gehiegizko mugak gainditzea izan duten langileek behintzat.

Elkarretaratzeetan lorturiko arrakastaz konturatzeko, ikusi besterik ez dago bildutako jendetza Sabinetxearen aurrean, eta Donostiako, Zumarragako, Santiagoko eta Txagorritxuko ospitaleen aurrean.

Gaurko mobilizazioak mugarri bat izango dira pribatizazioak Osakidetzatik kanpo uzteko bidean. Bihar Urdulizko Ospitalean bertan bilduko gara, eta datorren astean beste mobilizazio batzuei ekingo diegu.

Osakidetzari eskatzen diogu konpromisoak betetzeko, eta hortaz zerbitzu gehiago ez pribatizatzeko. Gaurko mobilizazioa Urdulizko pribatizazioei aurre egiteko da, baina osasun-zerbitzuak salgai ez bihurtzeko mobilizazioen barruan sartzen da. Urdulizko pribatizazioak geldiarazten baditugu, pribatizazio berriak egiteko bidea ere moztuko dugu. Horretan ahaleginduko gara aurrerantzean.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras subcontratadas de limpieza de edificios del Ayuntamiento de Bilbao inician un nuevo ciclo de huelga

Esta mañana han llevado a cabo una manifestación y una concentración, y anuncian varias movilizaciones para los próximos días.

Exigimos que se suspenda la negociación del Acuerdo Marco en Sidenor para dar la palabra a las personas trabajadoras

Hemos pedido la celebración de un referéndum en el centro de trabajo de Basauri para decidir si se debería seguir o no en ese marco.

Denunciamos el despido disciplinario de un trabajador en Voestalpine Railway Systems JEZ y alertamos de la utilización del miedo como herramienta de gestión

El sindicato considera que la medida es injustificada y desproporcionada y advierte de que este tipo de decisiones generan un clima de presión e inseguridad entre las personas trabajadoras.