2026-09-25
InicioSin categorizarMadrilek irakastordu gehiago inposatu eta Gasteizek onartu egiten ditu

Madrilek irakastordu gehiago inposatu eta Gasteizek onartu egiten ditu

Madrilek hezkuntzako gastua arrazionalizatzeko prestatu duen Errege Dekretuak ez du hezkuntza mailako inolako helbururik. Helburu bakarra ekonomikoa da. Praktikan dekretu honek hezkuntza kaitatea kaltetuko du. Horregatik LABek Hezkuntza Lege berri bat aldarrikatzen du berriro ere. Alde batetik hezkuntza panoramari logika emateko eta bestetik langileen lan baldintzei babesa emateko.

Madrilek “Real Decreto-ley 14/2012, de 20 de abril, de medidas urgentes de racionalización del gasto público en el ámbito educativo” ebatzi zuenean honako helburua barneratzen zuen: “Las medidas que se adoptan en este real decreto-ley resultan imprescindibles para cumplir con la senda de consolidación fiscal fijada y con el compromiso de reducción de déficit de la Unión Europea”. Ikusten denez, erabaki eta neurri guzti horien atzean, ez zen egon eta ez dago, inolako hezkuntza mailako helbururik. Helburu bakarra ekonomikoa da. Bertan proposatzen diren neurriek hezkuntzaren kalitateari zuzenean eragingo diete, gaur egungo hezkuntza kalitatea are eta gehiago kaltetuz. Barneratutako neurriak honakoak lirateke:

  • Haur eta Lehen Hezkuntzan gutxieneko irakastorduak 25en kokatzen ditu. Honek 1.700 lanposturen galera ekarriko luke Haur eta Lehen Hezkuntzan.
  • Bigarren Hezkuntzan gutxieneko irakastorduak 20en kokatzen ditu. Honek 1.300 lanposturen galera ekarriko luke Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan.
  • Ordezkapenak 10 egun pasa arte ez dira gauzatuko. Honek, batazbeste, 60 irakastordu galtzera eramango ditu ikasleak.

Eusko Jaurlaritzak neurri hauen aurrean soilik bide judiziala jorratu zuen, ez zuen Hezkuntza Komunitatearekin inolako lanketarik egin jarrera komun bati heltzeko. Orain kontrako epaia jaso dute. Honekin ere, Hezkuntza Sail honek izugarrizko arduragabekeria egin du. Izatez, 2016ko apiriletik erabaki honen berri eduki badu ere, ez digu inolako informaziorik eman hezkuntza komunitateari osatzen dugun eragileoi. BOEn argitaratu delako ezagutu dugu guzti honen berri. Noiz arte gorde behar zuen informazio hau Gasteizko Gobernuak? Zergatik? Hauteskundeak gertu egoteak eraginik izan al du guzti honetan?

Beste behin ere, agerian gelditzen dira Gernikako Estatutuak emandako “erabateko hezkuntza eskuduntza” delako atalaren balizko bermeak non gelditzen diren. Hutsaren urrengoa besterik ez du balio horrek! Berriro ere, Madrilek jotzen duen musika dantzatzea egokitu nahiean etorriko zaizkigu Hezkuntza Sailetik beraien eskuetan zegoen guztia egina zutela eta alternatibarik ez dutela argudiatuz. Noiz konturatuko da Gasteizko Gobernua, hezkuntza komunitate honek bide propioa egiteko hautua hartuta duela jada? Ez daitezela guregana etorri Madrilek ezarritako neurriei men egiteko jarrerarekin, ez dugu onartuko eta! Hezkuntza Sail honi herri honek dituen asmoak defendatzea eskatzen diogu eta ez Madrileko sukurtsal gisara funtzionatzea Madrileko asmoak ezartzeko.

Euskal Herriak dituen hezkuntza beharrei begira kokatu; eta behar horiek asetzera etorriko diren proposamenak denen artean hemen adostu behar ditugu. Bide horretan, EAEko Hezkuntza Sailari Hezkuntza Komunitate osoa batu dezan deia egiten diogu. Modu horretan, gai honen inguruko datu partekatzea egin eta EAE mailako Hezkuntza Komunitate gisara jarrera bat adostu asmoz.

LABek Hezkuntza Lege berri baten beharra aldarrikatu du behin baino gehiagotan. Hezkuntza Lege berria behar dugu bi helburu orokorrei erantzuna emateko: alde batetik, gaur egungo hezkuntza panoramari logika emateko asmoarekin; eta bestetik, hezkuntzako langileen lan baldintzei babesa emateko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

PNV y PSE cierran la puerta a la negociación de Udalhitz mientras EHBildu muestra su voluntad de seguir negociando

Cerca de que la negociación del convenio de los ayuntamientos de la CAV cumpla dos años, todavía falta profundizar en las medidas concretas para recuperar la pérdida de poder adquisitivo, en las medidas para vivir y trabajar en euskera, en el derecho de subrogación de las y los trabajadores subcontratados, en una mayor reducción de la jornada y en la implantación del contrato de relevo y los planes de rejuvenecimiento.

Multitudinaria manifestación en Bergara en apoyo de los y las trabajadoras de ITASUA en huelga indefinida

Las y los trabajadores del servicio de Inspección Técnica de Vehículos (ITV) de Zarautz y Bergara llevan ya 77 días en huelga y han anunciado su intención de seguir luchando hasta que la empresa se mueva y cese en el bloqueo de la negociación. Entre los próximos pasos, el lunes tendrán una reunión con la empresa en la Delegación de Trabajo de Gipuzkoa, y en el próximo Pleno de Bergara se tratará una moción sobre el tema.

LAB y ELA hemos solicitado una reunión con el lehendakari Pradales para reclamarle que haga frente a la patronal en favor de un salario...

Tras recoger más de 145.000 firmas a favor de que el salario mínimo se decida en Hego Euskal Herria y tras una exitosa huelga general, LAB y ELA consideran que el Gobierno Vasco debería dar cauce a la voluntad de la sociedad y que el lehendakari, Imanol Pradales, debería ejercer un liderazgo claro para superar el veto de la patronal y del PSE-EE y del PNV.