Etiquetas Ipar Euskal Herria
Etiqueta: Ipar Euskal Herria
Erretreten erreforma gaitzesteko mobilizazioek ez dute etenik
Beste behin ere, bosgarrenez, Ipar Euskal Herritarrok greba egin dugu Macron gobernuaren erretreten erreformaren aurka. Deialdiz deialdi jendetza batu dute sindikatuen mobilizazioek, eta langileok borrokan jarraitzeko asmoa dugu. Gaurkoan 10.000 pertsonatik gora bildu du Baionako manifestazioak.
Erretreten erreformaren aurkako bigarren greba eguna ere jarraipen zabala izaten ari...
Intersindikalarekin batera goizean Baionan egin dugu mobilizazio nagusiak jendetza bildu du. LABek, gainera, manifestazioaren baitan ekintza bat gauzatu du Société Générale banketxearen egoitza batean, sistema publiko duina aldarrikatzeko afitxak itsatsi dituelarik.
Erretiro pentsioen erreformaren aurka greba egin dugu Ipar Euskal Herrian
Macronen gobernuak iragarritako neurrien aurka 13.000 pertsonatik gora atera dira kalera gaur Ipar Euskal Herrian, LABek eta intersindikalak deitutako greban. Mobilizazio nagusia Baionan egin dute, geltokitik abiatuta, eta bertan interes kapitalistei baino erantzuten ez dien gobernu liberalaren hautu politikoa salatu dute.
Bizitzaren garestitzea salatu eta gure aldarriak kaleratu ditugu Baionan
Greba eguna egin dugu Ipar Euskal Herrian. Baionako manifestazioan 1.663 euroko gutxieneko soldata, soldaten emendaketa orokorra, 30 orduko lan-astea eta erretreta 60 urtetan finkatzea aldarrikatu dugu, besteak beste.
Lan eta bizi baldintza duinen alde mobilizatu gara Baionan eta Donapaleun
Sindikatuok Ipar Euskal Herrian deitutako greba eta mobilizazio egunaren harira, soldaten igoera, aberastasunaren eta lanaren banaketa eta erretiroa 60 urtetan ezartzea eskatu dugu.
Medikuntza sozialeko langileek mobilizazio eguna izan dute Ipar Euskal Herrian
Baionan mobilizatu dira, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluaren aurrean, delako Segur erreformak sortutako desoreka salatzeko.
Lan heriotzen odolusteak eramandako azken langilea gogoan izan dugu, bizia galdu...
Ipar Euskal Herriko sindikatuko ordezkari Eñaut Aramendik lore sorta utzi du. Garabi bat erori ostean zendu zen langilea, joan den martxoaren 9an.
Lan eskubideen alde mobilizatu gara Baionan, Frantziako Estatuaren etengabeko erasoen...
Tokiko negoziaketa gune bat sortzea, zerbitzu publikoak indartzea, langabezia erreformaren indargabetzea, soldata arrakalaren desagertzea eta 30 orduko lanastea izan dira kaleratutako aldarrietako batzuk.
Sokoa enpresak Sebastien Hiriart bidegabe kaleratu zuela berretsi du Paueko Dei...
Antolakuntza, borroka eta ekintza juridikoari esker lortu dugu langilearen aldeko epaia. Tamalez, ez da lehen aldia Sokoa enpresa zigortzen dutela. Jazarpen sindikalarengatik, lan kodea ez errespetatzeagatik edo hitzarmen kolektiboa ez aplikatzeagatik ere bukatu du epaitegietan.