Etiquetas Helduak eta pentsiodunak
Etiqueta: Helduak eta pentsiodunak
Argitxu Dufau: “Erretreten erreformaren kontra, mobilizazioetatik ekintzetara pasatzen ari gara”
Hamaika TBn elkarrizketatu dute gaur Argitxu Dufau LABeko Ipar Euskal Herriko bozeramailea, Parisen erretreten erreforma bozketagai duten egunean. Puri-purian dago erreformaren kontrako borroka, horren lekuko gaurko 9. greba eguna. Grebalariek Pariserako AHTa blokeatu dute Hendaiako geltokian eta gaur goizeko ekintzan ere parte hartu du Dufauk.
Erretreten erreforma bozkatuko duten egunean Pariserako AHTa blokeatu dugu Hendaian
Erretreten erreformaren kontrako borrokak ez dauka etenik. Gaur, Parisen, erretreten erreformaren azken testua bozkatzera daude deituak senatari eta diputatuak eta Hendaiako tren geltokian blokeatu dugu, Pariserako AHTa geldituz, FSU eta Solidaires-eko kideekin batera. Ondoren, elkarretaratzea egingo dugu Baionako Azpi Prefekturan erreformari ezetz esan eta guztiontzat erretreta sistema duina eskatzeko.
Erretreten erreformaren aurkako borrokaren baitan Mugerreko pleita blokeatu dugu
Pleita gunean jardun dute langileek goizean goizetik ekintza aurrera eramaten gaurko greba egunean, LAB, FSU eta Solidaires sindikatuek deituta. Ipar Euskal Herriko garraio logistika zentrorik garrantzitsuenean jarduera geldiaraztearen helburua ekonomian eragitea izan da, eta horren bidez, beste behin ere, Ipar Euskal Herriko langile jendeak Macronen gobernuak inposatutako neurriak arbuiatzen dituela irudikatu nahi izan dugu.