2026-03-16
InicioSecretaríasSecretaría Feminista"Nolakoa da feminismotik sortu nahi dugun boterea?" galderari erantzungo diote Berriozarren, larunbatean

«Nolakoa da feminismotik sortu nahi dugun boterea?» galderari erantzungo diote Berriozarren, larunbatean

Datorren maiatzaren 6an, Bilgune Feministaren 15. urteurrena ospatu eta aurrera begirako urratsak partekatzeko asmoz, "Indar bat gara gu" lemapean, Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministak egingo dituzte Berriozarren. Hori dela eta, egun bateko jardunaldia osatuko dute, urte hauetako ibilbidea elkarrekin konpartitzeko, ospatzeko eta aurrera begira, Euskal Herriaren burujabetza feminista helburu hartuta, erronka berrietan sakontzeko.

Botere(tze) feministaren inguruko hausnarketa antolatu dute maiatzaren 6rako: feminismoaren diagnostiko konpartitu bat egiteko eta botere(tze) honen ezaugarriak elkarren artean definitzeko. Horretarako, honako galderak erantzungo dituzte: nola ikusten dugu feminismoa Euskal Herrian? Nola aliantzak, militantzia, kolektibitatea, konpromisoa eta lidergo feministak? Nolakoa da feminismotik sortu nahi dugun boterea?

Jardueraz beteriko eguna osatu dute. Goizean eztabaida zabala eta dinamikoa antolatuko dute galderei erantzuten saiatzeko. Arratsaldean, berriz, botere(tze) prozedurak askotariko praktikei lotuta jorratuko dituzte horretarako antolatu dituzten tailerretan. Iluntzean, kalean zein dantzalekuan, ospakizunei bukaera emango diete.

Topaketen atarian eskuragarri dago izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko aukera.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras de hogar y de cuidados a la huelga

Varios colectivos de trabajadoras del hogar, la plataforma Denon Bizitza Erdigunean y los convocantes de la huelga general del 17 de marzo (LAB, ELA,...

Hoy ha ganado la dignidad, la coherencia y la lucha de clases en Tubos Reunidos frente al chantaje, la amenaza, el miedo y el...

Hoy ha quedado claro que no ha habido ningún acuerdo en el ERE de Tubos Reunidos. Tanto quienes defendíamos que el periodo de consultas...

¡NINGÚN DESPIDO ENCUBIERTO EN SIDENOR! Seguiremos luchando en defensa de los puestos de trabajo

Nos hemos reunido los representantes de LAB de los centros de trabajo de SIDENOR ACEROS ESPECIALES S.L.U. de las plantas de Basauri, Azkoitia, Vitoria-Gasteiz...