2026-02-02
InicioServicios PúblicosServicio Sociocomunitario"Kalean uso, etxean otso", leporatu diote Aldundiari Egogain helduen egoitzako langileek

«Kalean uso, etxean otso», leporatu diote Aldundiari Egogain helduen egoitzako langileek

Eibarko Egogain helduen egoitzako langileek Kursaalera eraman dituzte euren aldarriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen babesarekin, zaintzari buruz bertan antolatutako kongresuaren aurrera. "Aldundiak sustaturiko kongresu hau aurpegi garbiketa hutsa da, propaganda hutsa, kalean uso etxean otso", adierazi dute.

Egogain Gipuzkoako Foru Aldundiaren azken zahar-egoitza publikoa da. Bertako langileok borrokan daude euren egoitzan bizi diren pertsonen alde eta lan baldintzen alde; pertsona nagusi, mendekotasun handia, adimen urritasuna eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen alde, alegia:

• Arreta duina eskaini ahal izateko langile gehiago behar dituzte.

• Ratio egokiak behar dituzte.

• Emakumeok egiten duten lana aitortzea behar dute; ez dira “zaintzaileak”, erizain laguntzaileak baizik.

• Zerbitzu publikoa langile publikoekin. Azpikontratazioari ez!

• Ezabatutako lanpostuak berreskuratu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...