2024-07-24
InicioAcción SocialPribatizazioaren kontrako bozka emateak zigorra ekarriko duela jasotzen duen puntua gai ordenetik...

Pribatizazioaren kontrako bozka emateak zigorra ekarriko duela jasotzen duen puntua gai ordenetik erretira dezala eskatu diote LAB eta ELAk BBKri

LAB eta ELAk BBKri ekainaren 30ean burutu beharreko BBKren Asanblada Orokorreko deialdiarekin jasotako Gai Ordenaren inguruan deialdi horretako IX. puntua erretiratzea eskatu diote. Deialdian Aurrezki Kutxa Banku-fundazio bihurtzeari aldeko botoa ez emateak, honen alde botoa emango ez luketen Asanblada Orokorreko kideei zigorra ekarriko liekeela adierazten da.

LAB eta ELAk BBKren Administrazio Kontseluari igorritako idatzia

«Idatzi honen bidez eta ekainaren 30ean burutu beharreko BBKren Asanblada Orokorreko deialdiarekin jasotako Gai Ordenaren inguruan, hau sinatzen dugunok deialdi horretako IX. puntua erretiratzea eskatzen dugu, aurretik puntu hauek argitu beharko liratekeelarik:

LEHENA. Deialdian adierazten da Aurrezki Kutxa Banku-fundazio bihurtzeari aldeko botoa ez emateak, zigorra ekarriko liekeela honen alde botoa emango ez luketen Asanblada Orokorreko kideei.

BIGARRENA. Deialdian egindako mandatu honek baditu gure iritziz bi alderdi, deialdia zuzenbide aldetik baliogabea kontsideratzea ekarriko luketenak, bi arrazoi hauengatik:

a) Asanblada Orokorreko kideen boto-askatasuna ez bermatzeagatik.
b) Arauen irismenaren interpretazio bat adierazten duelako, eta zehazki 2013/26 legearen 36.5 artikuluarena, Zuzenbidearen kontrakoa dena.

b).1. Zuzenbidearekiko desadostasuna oinarritzen da, jarduera arau-hauste bezala onartuta ere, 2013/26 legeak zehazten du arau-haustea egiten dela legezko epean onartzen ez bada. Epe hori ez da beteko aurtengo abendura arte. Hortaz ez dago balizko zigorrik.

b).2. Kasu honetan 1998/2 Legea ezartzeko modukoa da, euskal Ahalmen Zigortzailearena zeinetan esaten den “kasu hauetan, ezingo dira zigortu, arau-hauste horrengatik, aipatu pertsona fisikoak” (1998/2 Legearen 9.3 artikulua). Hau da, pertsona juridikoak zigortzean ez da egokia pertsona fisikoak zigortzea.

HIRUGARRENA. Gai Ordenean, 9. puntuan, elkarrekin bozkatu behar diren eduki batzuk agertzen dira. Eduki guzti hauek akordio bakarrera lotzeak prozedura aldetiko akats batzuk ditu, hain zuzen ere, honako hauek:

a) Asanblada Orokorreko kideei ez die uzten euren eskubideak gauzatzen gai batzuen eta beste batzuen inguruan modu ezberdinean adieraztea zailtzen duelako. Asanblada Orokorreko puntu guztiak, batera bozkatzen den Gai Ordeneko puntu bakartzat jotzea bezala izango litzateke.
b) Akordioa egon daiteke alderdi batzutan eta beste batzutan ez, edo litekeena da puntu batzuk beste batek baino babes gutxiago jasotzea. Beste hitz batzuk erabiliz, ez du zerikusirik Fundazioa osatuko duten patronoen izenak bozkatzeak Fundazioaren Estatutuak onartzearekin. Beharrezkoa da gai hauek argi eta garbi bereiztea, ez dagoelako inolako oinarri legalik guztiak batera bozkatzea justifikatuko lukeenik.
c) Beste alde batetik, 9. atalean jasotako alderdi batzuetarako behar den boto kopurua ezberdina da. Banku-fundazio bihurtzeko erabakiak bi herenen gehiengo eskatzen du (2013/26 Legearen 14.2 artikulua). Beste akordio batzuk gehiengo ezberdinekin har daitezke (Lehen Xedapen Iragankorra, 6. atala).

LAUGARRENA- Idatzi honetan agertzen diren eskakizunak argitu eta errespetatzen ez badira, hau sinatzen dugunok ulertuko dugu Asanblada Orokorreko IX. puntuaren eztabaida eta botazioa ez dela modu demokratikoan egiten, mota honetako organoak arautzeko araudia errespetatu gabe. Hori dela eta gai ordenetik bederatzigarren puntua erretiratzea eskatzen dugu.

Datorren asteko astearterako eskakizun hau asetuko lukeen jakinarazpenik egiten ez bada, dagokion epaitegian egoki irizten diegun helegiteak aurkezteko aukera adierazten dugu. »

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La subida salarial para personal público aprobada por el Gobierno Vasco supone una vez más la pérdida de poder adquisitivo y la dependencia de...

LAB denuncia la subida salarial del 2% aprobada recientemente por el Consejo de Gobierno del Gobierno Vasco para el personal público (*). En este curso hemos llevado a cabo tres huelgas y varias movilizaciones para decidir aquí el salario y el empleo, para negociar y acordar aquí. Estos son los argumentos que exponemos contra el último recorte ordenado por el Gobierno Vasco:lmc a

La falta de seguridad laboral que acarrea la precariedad mata

Todos los sindicatos del sector de Limpieza Viaria de Gipuzkoa, a excepción del sindicato ELA, hemos realizado una concentración frente a la sede central de FCC en Gipuzkoa, en el polígono Zubiondo de Hernani, hoy 24 de julio, para hacer llegar nuestro apoyo y solidaridad a la familia, amigos y las y los compañeros del trabajador de FCC (Subcontrata de la Mancomunidad de Iruñerria) muerto en accidente de trabajo mientras realizaba su trabajo en turno de noche.
00:20:31

Presentamos medidas para fortalecer el sistema público de salud

Sin una mayoría formada por trabajadores y trabajadoras no hay pacto sanitario posible.