2026-05-05
InicioBidalketak2012PPren gobernuak inposatuko dituen murrizketak mendekotasunaren legearen eta mendeko pertsonek arretararako duten...

PPren gobernuak inposatuko dituen murrizketak mendekotasunaren legearen eta mendeko pertsonek arretararako duten eskubidearen desagerpena ekarriko ditu

Menpekotasun alorrean, PP-ren Gobernuak egin dituen murrizpenek, berez, ekarriko dute Legea bertan behera geratzea. Mendeko pertsonek zaintzarako duten eskubidea bertan behera geratzea eta Aldundiek eta Nafarroako gobernuak biztanleria zigortzeko bideari ekitea. Hauen helburua aski argia da: gero eta pertsona gutxiagori, zerbitzu gutxiago eta baldintza kaskarragoan eskaintzea.
Pertsona gutxiago: mendeko arinei, 2015. urtera arte, sisteman sartzea eragozten zaie, diru-laguntzak jaso ahal izateko epea bi urtera arte luzatzen da, eta baremoa manipulatzen dute onuradunen kopurua, egoki gertatzen den eran, kontrolatzeko eta murrizteko. Zerbitzu gutxiago: etxez etxeko laguntza Zerbitzuaren intentsitatea murrizten delako eta zerbitzuen bateragarritasuna eragozten delako. Eta baldintza kaskarragoetan: kopagoa handituz eta prestazioen diru-kopuruak urrituz doazelako.
Horretan datza PP-k zigortu nahi digun alternatiba: ordain dezakeena zahar-egoitza pribatura joaten da edo bestela, nor bere etxera itzultzen da; emakumeak are gehiago behartzen dira menpeko pertsonen zaintzan jardun daitezen. Pribatizazioa edo familia-sorospena.

Egoera honetan, Euskal Herriko erakundeek ezin dute ezikusiarena egin, are gutxiago, ez daitezke jardun estatuko Legean oinarrituz, bertan bizi garenon premien aurka. Ezin dute ezikusiarena egin, datuak begien aurrean ditugunean:

a) 2011ko urtarrilaz geroztik, onartutako menpeko-pertsonen kopurua urritu eta urritu da, batez ere, menpeko-handiei dagokienez (Nafarroan 1.500 gutxiago eta EAEn 4500 gutxiago). Ez da berritze-tasa betetzen ari.
b) Beherako joera dago zerbitzuen prestazioan. Honela, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak, azken urtean, artatu duen pertsona-kopurua %20 txikiagoa izan da (batik bat, Bizkaian eta Araban). Era berean, Eguneko Zentroetako eta Egoitzetako sarrerak beherako joera du.
c) Prestazio ekonomikoei dagokienez, Nafarroan, zerbitzu eza dela eta, hauek gora egiten duten bitartean, EAEn, behera egiten ari da.
 
Lege honen garapenak, Euskal Herrian, agerian utzi ditu bere ahuleriak: menpeko pertsonei eta hauen senideei dagozkien eskubideen arteko nahasmendua, menpekotasunaren merkantilizazioa, finantziazio ahula, eredu oso baten gabezia. Ahuleria hauek partekatzen ari dira:
 
a) Nafarroako gobernua, egin diren eta egingo diren murrizpen guztien betetzaile zintzoa dugu.
b) Gasteizeko Jaurlaritzak, inork inon ikusi ez duen bere Euskadi ereduarekin, kea saltzen du. Hala ere, badugu inbertsio egitasmoei eta zerbitzuen azpiegiturak eta enplegu publikoa sortzeko egitasmoei laguntzeko azaltzen duen ezintasunaren berri edo Menpeko langileen gaitasuna eta onarpena sustatzeko egitasmoak sustatzeko ezintasunaren berri.
c) Kudeaketan:
 
• egoitzak, eguneko zentroak, tele-laguntza eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak pribatizatu izanak eragin kaltearen ondorioak zalantzan jarri ez dituzten alderdiak ditugu. Publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza zerbitzu publikoen sare-indartsuaren sorrera geldiarazteko baliabide bihurtu dute, aitzakitzat hartzen dute diru publikoa enpresarien irabazien onuran erabiltzeko, zerbitzuaren kalitatearen eta langileen lan baldintzen kontura.
• Ez dute agertzen berrordainketa gainditzen ari den finantziazio eredurik, zerga-formulak zuzenagoak, solidarioagoak eta birbanatzaileagoak erabiliz.
Egun, menpeko-pertsonei zaintza jasotzeko dagozkien eskubideentzako arrisku handiko unean gaude. Estatuko Menpekotasun Legeak ez du eskubiderik finkatzen, ez du prestaziorik bermatzen, etengabeko segurtasun eza sortzen du, eredu patriarkala indartzen du, zaintza gauzatzeko orduan, eta antolatzeko daukagun gaitasuna ukatzen du. Baina, era berean, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte-Zerbitzuen Legeak ikaragarri ahulak dira: ez dituzte bermatzen beren zerbitzuen karterak, pribatiza daitezke, kopago ez zuzena darabilte eta ez dute finantziazio finkaturik.
 

Honengatik guztiarengatik, LABek, premiaz, honako deia luzatzen du:

a) Gizartea deitzen du menpekotasunaren zaintzarako dagokigun gizarte-eskubidearen alde egin dezan eta Euskal Babes-Sistema Publikoa osatzearen alde mobiliza dadin.
b) Hego Euskal Herriko erakundeek, Gasteizeko eta Nafarroako gobernuek eta Foru Aldundiek Madrileko arauak ez betetzera deitzen ditu, eta gure herriari menpekotasunaren zaintzarako dagokion eskubidea zehazteko behar besteko erabaki politikoak eta ekonomikoak har ditzaten. Menpekotasun Legeaz eta egungo Gizarte-zerbitzuen Legeez gain, erakundeek…
 
I. inor baztertu gabe, menpekotasun egoeran dagoen pertsona oroz arduratu behar dute, arina, larria edo menpeko-handia bada ere.
II. Izaera publikoko zentroen eta zerbitzuen indartzean eta handitzean oinarritu behar dute, hauek enplegua sortzen dutelako eta genero eta aukera berdintasuna sustatzen dutelako. Eguneko zentroen sarea, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuen intentsitatea areagotu behar da, batez ere, zentroen eta zerbitzuen titulartasunari nahiz kudeaketari dagokionez.
III. Menpeko-pertsonak zaintzeko sistemak dituen bermeak zalantzan jarriko ez dituen aurrekontuko partida finkatuak onartu behar ditu, berrordainketa ez zuzena gainditzen utziko duen zerga-politiketan oinarrituz.
IV. Era deszentralizatu batez jardun behar dute, non koordinatuz, sailen eta erakundeen artean, lekuan lekutik eta eskualdetik erantzunik handiena eman dadin.
V. Behar besteko langileez jardun daitezen, laneko eta soldata baldintza duinetan, zerbitzuak intentsitatez eta kalitatez eman ditzaten.

 

Euskal Herria, 2012ko uztailak 23

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La dirección de Tubos Reunidos y las instituciones han llevado a la empresa a esta nueva fase del conflicto. La plantilla no es responsable,...

La mayoría del comité de empresa de Amurrio realiza una valoración clara de lo ocurrido hasta ahora y del nuevo escenario que se abre...

Valoración de las previsiones de contratación y producción en VW Navarra para 2027

En primer lugar, queremos denunciar la forma en que ha comunicado VW Navarra al Comité de Empresa la supuesta necesidad de acordar medidas de...

Los datos de desempleo no reflejan el crecimiento del empleo precario

El número de personas en paro en Hego Euskal Herria ha bajado en 3.594 personas respecto al mes de abril del año pasado. También ha bajado en el último mes, del 3,07%, hasta situarse en 132.708 personas. En lo referente a las mujeres, a pesar de que el paro ha descendido tanto en el último mes como en el último año, siguen conformando la mayoría del total de personas en paro, concretamente el 59%.