2026-03-18
InicioIndustriaPapelPapresak soldatak jaisteko erabakia ez dela legezkoa esan dute epaileek

Papresak soldatak jaisteko erabakia ez dela legezkoa esan dute epaileek

Urtarrilean, Papresa enpresako zuzendaritzak, aldebakarrez eta inposaketaz, langileon soldatak jeistea erabaki zuen, KPIaren negatibotasuna aitzaki gisa hartuz. Enpresa batzorde osoaren aurka, Gipuzkoako Lan harremanen kontseiluaren iritziaren kontra eta patronalaren informe juridikoen aurkakotasunarekin burutu zuen jetsiera.

LABen iritziz erabaki oso larri baten aurrean geunden. Ez ginen ondoriorik gabeko zalantza juridiko huts baten aurrean, zuzendaritza eta enpresa batzordearen artean adostutako enpresa hitzarmenaren interpretazio eta aplikazioaren aurrean baizik. Akordioak errespetatzeko egiten dira eta enpresak ezin du berak bakarrik, nahi bezala erabaki nola aplikatu behar den hitzarmena.

Hori dela eta, enpresa batzordeak epaitegietara eraman zuen gaia zuzendaritzak erabakia hartu zuelako, hau da, hitzarmena ez betetzeaz gain murrizketa aplikatu zuelako inolako adostasunetara iristeko borondaterik gabe. Ez genuen epaiaren beharrik langileok arrazoi genuela jakiteko, argi genuen hitzarmenaren funtsa soldata igoera zela, hori baino ez. Soldata murrizketa bat ematea zuzendaritzaren erabaki hutsa da eta halaxe adierazi dute epaileek.

Papresako zuzendaritzak hausnartu beharko luke zein den langileokin izan nahi duen harremana. LABetik beti egon gara adostasunetara iristeko prest, jakin badakigulako hori dela biderik onena guztientzako ondorio onuragarrienak lortzeko. Baina argi diogu ere, enpresak inposaketa eta mehatxuaren bidea hautatuz gero parean izango gaituela.

Atzoko epaia ez da garaipen bat, gure eskubideen aitzortza juridiko hutsa baizik. Gure eskubideetan ez dugu atzeraparusorik onartuko. Hemendik aurrera ere, LABetik akordioen beharra eta garrantzia defendatzen jarraituko dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Cerca de 105.000 personas salen a la calle por un SMI propio para Hego Euskal Herria

El éxito de la Huelga General del 17 de marzo queda confirmado por las movilizaciones masivas: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000),...

Igor Arroyo: «Con la demostración de fuerza de hoy, hemos conseguido volver a abrir ambas vías»

El coordinador general de LAB ha destacado que, si bien la patronal y los gobiernos han cerrado las dos vías para lograr un salario...