Blog Página 1399
Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu du Nafarroako LAB Irakaskuntzak
Hau da etorkizunean izanen dugun eskolaren argazkia, bai baliabideei dagokionez, zein mamiari dagokionez. Madrilgo gobernuak, PPk, Espainiako parlamentuan gehiengoa duela eta egungo egoera sozio ekonomikoaz baliatuta, langileen eskubideen aurkako erreforma ezberdinak ari da indarrean jartzen: Lan-erreforma, erretiroaren adinaren atzeratzea, zerbitzu publikoetan murrizketak… Jendarte sumisoa nahi du, merkatuaren zerbitzurako, eskubiderik gabekoa eta Madrilen hartutako erabakien menpekoa.
Ulibarri Euskaltegiko kaleratzeak baliogabetuak izan dira
Aurtengo ikasturte hasieran (2012/13), Ulibarri euskaltegiak, matrikulazio jaitsiera eta zerbitzu batzuen bukaeraz baliatuz, 5 langile kaleratzeko eta 11 langileri kontratua ez berriztatzeko erabakia hartu zuen.

