2026-02-02
InicioServicios PúblicosSanidadOsakidetzako zuzendaritza lanaldiaren igoerarekin tematua jarraitzen du

Osakidetzako zuzendaritza lanaldiaren igoerarekin tematua jarraitzen du

Gaur Osakidetzako Mahai Sektorialaren bigarren bilera burutu da eta LABek zuzendaritzaren aldetik gardentasun falta eta negoziatzeko borondate eza besterik ez dutela jaso salatu nahi du. Beste behin , lanaldiaren igoera ardatz hartu dute baina ez dute proposamen argirik aurkeztu.

Osakidetzako Zuzendaritzak bere horretan darrai lanaldiaren igoera ardatz hartuta. Baina, beste behin, ez dute ekarri idatzizko proposamen argirik, joan den astean sindikatuekin burututako aldebitako bileretan esandakoa birpasatu baino ez dute egin.

Azpimarratzeko modukoa:
• Lanaldiaren igoera: ez dute igoera negoziatuko, eta zelan inposatuko duten ez dute zehaztu. Argi utzi dute lanaldi osoak edo lanaldi erdiak izango direla, eta bidea egin diote gehiegizko ordutegiagatik egun libreak hartu ahal izateari, edo irakaskuntza helburuak betetzeagatzik (besteak beste, lan orduetatik kanpo euskara ikastea aipatu dute), edo baita helburu asistentzialak lortzeagatik. Oporrak lau alditan banatu ahal izango dira.

• Pribatizazioa: zerbitzu berrietan ez ezartzeko aukerari buruz baino ez dute hitz egin, errentagarritasuna eta zenbait eginkizunetan pilatutako eskarmentua oinarri hartuta.

• EI: Rajoyren dekretua aplikatzea planteatzen dute

• Lan-taldeak proposatzen dituzte hurrengo gaietan: mugikortasuna, euskara, kontratazio-zerrendak, laborategi-plana eta OSIak.
Laburbilduz, ez dute ezer berririk ekarri, ez dute idatziz ezer konkretatu, eta, batez ere, BENETAN EZ DUTE NEGOZIATZEKO ASMORIK, baizik eta gai zehatzetarako lan-taldetan gu saretzeko, garratzitsuena inposatzen diguten artean.

LABen iritziz:
• Salatu dugu Gurutzetan Ertzaintza erabili izana langileon mobilizazioak zapaltzeko. Osakidetzaren erantzun jasangaitzak argi uzten du euren jarrera: “langileek euren borondatez hustu dute ospitalea, eta parte hartu behar izan dute zerbitzua galarazten zelako”. 

• Gardentasun falta eta negoziatzeko borondate eza salatzen dugu. Ingururak nahastu baino ez dute egiten.

• Lanaldiaren igoerari buruzko proposamenak malgutasun handiagoa dakar, horrela, enplegua deusezten da, lanaldia desarautzen da eta zerbitzuen kalitatea okertzen da. Planteatzen dute ordu gehiago egingo dela lan, diru gutxiagoren truke, eta, horrez gain, lapurtu dizkiguten egun libreetako bat lortzeko, aparteko orduak egin beharko dira!

• Ez gaude ados aldebitako bileretan negoziatzearekin, eta dirudienez bide hori da Osakidetzak nahiago duena aurrera jarraitzeko. LABek planteatzen du negoziazioa sindikatu guztiekin batera izan behar dela.

• Azkenik, gainontzeko sindikatuei datorren astean biltzea proposatu diegu, PNVren itxikeriari erantzun bateratuak planteatzen saiatzeko.
Mobilizazioak bide onetik doaz, beraz lantokietan mobilizazioekin jarraitzera animatu nahi zaituztegu langile guztiok, gero eta indartsuago. Negoziazio kolektiborako eskubidea eta lan publikoaren sorrera defendatzen jarraituko dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...