2025-12-05
InicioIndustriaMetalMobilizazio eguna Arabako Metaleko Hitzarmenaren defentsan

Mobilizazio eguna Arabako Metaleko Hitzarmenaren defentsan

LABek gaur deitutako mobilizazioan hamarnaka langilek parte hartu dute Arabako Metaleko hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Hitzarmenaren epaiketaren eguna izanda, konzentrazioa burutu dugu Gasteizko Epaitegien aurrean eta hortik giza katean abiatu gara SEAren egoitzaraino.

Hitzarmena indarraldian dagoela berresten dugu baina LABek argi dauka epaitegietatik ez dela negoziazio kolektiboa konponduko; soilik mobilizazioaren bidez lortuko ditugu lan hitzarmen duinak sortzen dugun aberastasuna modu justuago batean banatzeko. Hortaz, gogorarazi nahi dugu LABek zenbait ekimen eraman dituela enpresetara eta horietan langileek parte hartze handia izan dutela, tartean sindikatu guztietako kideek.

Lantokietan dagoen dinamika horrek baldintzatu du, neurri batean, SEAk enpresei aholkatzea lan baldintzak luzatzea hurrengo ekaina edo abendura arte. Enpresarien artean ere, nabaria da hitzarmenaren inguruan dagoen kezka, beraz ezin dugu esan SEAk arduraz-edo egin duela baizik eta elementu hauek kontuan hartuta, erabaki egokiena iruditu zaielako. Halere, luzapenaz luzapena, enpresa batzuetan jada hasi dira lan baldintzak okertzen, eta berdin gertatzen da enpresa askotako kontratazio berriekin, beste langileen lan baldintzak ez baitituzte bermatuta. Edonola ere, LABek ez du onartuko lan baldintzak okertzea edota Estatu mailako Metaleko Akordioa aplikatzea.

Azkenik, gogorarazi nahi dugu SEAk sortu duela egoera hau, hilabeteetan negoziatzeari uko egin baitio eta uztailean bertan txantai bat inposatu nahi izan zigulako. LABek berresten du metaleko hitzarmenak eduki duinak izan behar dituela eta negoziatzeko prest jarraitzen dugula.  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...