2026-02-01
InicioSindicato LABLan erreforma indargabetzeko presio soziala ezinbestekoa dela berretsi du Garbiñe Aranburuk

Lan erreforma indargabetzeko presio soziala ezinbestekoa dela berretsi du Garbiñe Aranburuk

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako «Egun On Euskadi» saioan izan da, aktualitateko gaiei buruz hitz egiteko. Lan erreformari buruz galdetu diote, besteak beste: «Lan erreforma atzera botatzea oso neurri garrantzitsua litzateke, baina, egia esan, presio sozialik ez badago, Gobernuak ez badu presio sozial hori sentitzen, lan erreforma atzera botatzeko iragarpenak hitz hutsetan geratzeko arriskua du».

Hain zuzen ere, Garbiñe Aranburuk adierazi du urtebete pasa dela jada Espainiako Gobernuak EH Bildurekin lan erreforma indargabetzeko konpromisoa hartu zuenetik, eta oraindik mugimendurik ikusi ez dugula nabarmendu du: «CEOE patronala dago horren atzean, eman nahi zaion beto eskubidea dela eta».

Sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, «hainbat enpresatan enplegua suntsitzen ari dira, baita norbanakoen enplegu asko ere, behin behinekotasun tasa handiak bermatzen dituelako erreformak. Patronalari esaten diogu langileok ez gaudela hori onartzeko prest. Mobilizazioak eta grebak egin ditugu enpleguaren defentsan, eta bide judiziala amaitzen denean ere mobilizazioak aurrera jarraitzen du».

Beste hainbat gaien artean, Maiatzaren Lehenean aipatutako greba orokor baten beharrari buruz ere galdetu diote: «Guk egiten dugun irakurketa da aldaketa garaian gaudela, ezinbestekoak direla aldaketak, egungo sistema ezin baita sozialki eta ekonomikoki sostengatu. Enpleguaren defentsan, lan duinaren alde, zerbitzu publikoen defentsa, zaintza sistema publikoaren aldarria, pentsio duinen alde… badaude borroka sozial asko piztuta, eta iritsi da garaia borroka horiek bateratu eta beste urrats bat emateko». Garbiñe Aranbururen esanetan, datorren kurtsora begirako greba orokorrak mugarri bat izan behar du, eta patronalari eta instituzioei mezu argi bat bidali nahi diegu: «zerbitzu publikoen norabidea aldatu nahi dugu, eta ez dugu onartuko langileok krisi honen ondorioak ordaintzen jarrai dezaten».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...