2026-10-02
InicioAcción SindicalLABek TMAko langileek jasaten duten jazarpena salatu du epaitegien aurrean

LABek TMAko langileek jasaten duten jazarpena salatu du epaitegien aurrean

LABek elkarretaratzea egin du Bilboko epaitegien aurrean Etxebarriako Talleres Mecánicos Arakistain (TMA) enpresako lan gatazkarekin lotuta Gernikako epaitegiek bi militanteri ezarritako behin-behineko neurriak salatzeko. Enpresako buruek 7 langileren aurka salaketa penalak aurkeztu eta gero, haietako biri urruntze agindua ezarri diete. Gaur egin da langileon aurkako epaiketa eta horrekin lotuta LABek protesta egin du epaitegien aurrean.

Asier Imaz, LABeko Industria Federazioko Idazkariaren adierazpenak

“LAB Sindikatuak gaur kontzentrazio honetarako deia egin du salatzeko bere bi militanteri Gernikako Instrukzioko Epaitegiak, Audientzia Probintzialaren aginduz, jarritako behin behineko neurriak. Neurri hauen arabera langile hauen eta Rafael Zabala enpresariaren artean 500 metro egon behar dira gutxienez.

Egoera hau eman da oraindik epaitegi merkantilak TMA enpresaren itxieraren aurrean azken erabakiak hartu ez dituenean, eta Rafael Zabala eta Patxi Aristrain enpresariaren erantzukizunak zehaztu ez dituenean. Printzipioz konkurtsoaren administrariak adierazi du deskapitalizazio prozesu antolatu bat egon daitekeela. Langileek beraien ekintza sindikalaren bidez bermatu dute deskapitalizaio hau gelditzea.

Neurri hauekin ekintza sindikal eredu hau baldintzatu nahi da. Neurri hauekin soldatak kobratu barik eta enplegua barik geratu direnak erasotzen dira deskapitalizazio bat egin duena babesten den bitartean.

Baina egoera hau ezin daiteke era isolatu moduan ulertu. Langileen kontrako kriminalizazio prozesua aurrera doa. Integrala da. Grebetan grebalarien kontrako ebazpenak gero eta gogorragoak dira, gogoratu behar dugu beste hainbat kasuen artean Bilbotar bi grebalarien kontra dagoen 2,5 urteko kartzela zigorra.

Integrala da dekretuz dekretu, erreformaz erreforma langile eta gizartearen kontrako eraso integral bat antolatzen ari delako. Defentsa indibidual eta kolektiborako bideak suntsitzen diren bitartean, mobilizatzeko eta protesta egiteko eskubidea erasotzen da. Gogoratu behar ditugu pasadan astean Madrilen onartutako errepresio bide berriak.

Beraz, ebazpen hau eskubideen kontrako eraso integral honen atzean dagoen bultzada politikoa ikusten dugu. Babestuak izan behar direnak, ahulenak direnak, langileak eta herritarrak epaituak eta kriminalizatuak.”

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Desde LAB pedimos al Gobierno de Nafarroa que expropie las viviendas en poder de los fondos buitres

Desde el sindicato hemos planteado la necesidad de dar una solución duradera a las viviendas en manos del fondo buitre Testa, junto con medidas estructurales para hacer frente al negocio de la vivienda. Llamamos a movilizarse este sábado y el 17 de octubre junto a los y las inquilinas en esta lucha.

El Gobierno Vasco vuelve a imponer el contrato de relevo en las administraciones con recortes y sin acuerdo

LAB trasladará propuestas a las administraciones y empreas públicas para hacer fijo al personal relevista.

LAB y ESK rechazamos el IV Convenio de Intervención Social de Araba y exigimos a la Diputación avances reales hacia la equiparación

Hoy, 1 de octubre, los sindicatos LAB y ESK nos hemos concentrado frente a la Diputación Foral de Álava —principal financiadora del sector— para...