2026-06-18
InicioAcción SindicalLABek eremu politikotik euskal lan kode bat osatzeko eztabaida abian jarri dadila...

LABek eremu politikotik euskal lan kode bat osatzeko eztabaida abian jarri dadila eskatuko die instituzioei

Urtea amaizen ari den honetan LABek Negoziazio kolektiboaren egoera gainean egiten duen irakurketa eta aurrera begirako lan eta erronkak aurkeztu ditu prentsaurrean. Sindikatuarentzat Euskal Herriko ekonomia babestu eta enplegua bermatuko duen eredua zein izango den eztabaidatzeko unea da.

Egungo egoeraren azterketa Garbiñe Aranburu, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak, egin du. Uztailaren 7a eta gero lan harremanetan ziurgabetasun egoera bat eman dela adierazi du Aranburuk. Adegik esan bezala ez da amildegirik egon oraindik, baina LABen ustez hori eman ez bada ere, neurri handi batean langileen borrokari esker izan da eta ez patronalaren jarrerari esker, legedia besterik ez baitu begiratzen lan kostuak nola merketuko dituen determinazio argiarekin.

Patronalak politikarien aldetik babes falta ez dutela sumatzen ere salatu du Garbiñek, jokaera honek ekarri duen langabezia eta ziurgabetasuna "egoera ederra" dira haientzat heuren asmoetan aurrera egiteko gaineratu duelarik.

LABen ustez herri hau bidegurutze batera iristen ari da. Eredu ekonomiko honekin, non politika murriztaileak aplikatzen diren eta lan kostuak murriztu eta babes soziala suntsitzen duen negoziazio kolektiborik gabeko egoera batetan, herri hau pobretzen ari da. Patronalak sinistarazi hala sinistarazi nahi badigu ere, lan eredu prekario baten amaiera ezin da balio erantsia duten produktuen ekoizpenetik etorri eta horregatik, LABek Euskal Herriko ekonomia babestu eta enplegua bermatuko duen eredua zein izango den eztabaidatzeko momentua dela uste du, "patronalak hartu nahi ez duen eztabaida ikuspegi motzarekin jokatzen baitu" Garbiñeren hitzetan.

Momentuak erabaki politikoak eskatzen ditu LABentzat eta horregatik berriz ere instituzioetara joko duela iragarri du. Oraingo honetan transizio fase bat irekitzeko lan eredu berri bat eraikizeko proposamen zehatz batekin.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak lan eredu berri horren eraketarako sindikatuak urrian aurkezturiko adierazpena hartu du ardatz; non lantokietako borroka, akordio sindikalak eta instituzioen partehartzea ezinbesteko jotzen diren Euskal Herriaren ekonomiaren alde eta langabeziaren eta pobreziaren kontra egiteko.

Lan eredu berri baten eraikitzearen alde LABek instituzioei interpelazio zuzena egingo diela adierazi du. Urtarrilean bi parlamentuetan izango dira hiru eskakizun aurkezteko eta haien gainean adostasunak lortzeko bitartekoak jar ditzatela eskatzeko.

LABen lehen eskakizuna negoziazio eskubidea ziurtatu dezatela izango da, horretarako alderdi politko guztiei eremu politikotik euskal lan kode bat osatzeko eztabaida osatzea eta antolatzea eskatuko die.

Bigarrenik Negoziazio Kolektiboaren defentsa egin dezatela, modu honetan indar korrelazioak aldatu ahal izango dira patronalaren aurrean langileen eskubideak lehen mailan kokatuz.

Hirugarren eskakizuna iruzur fiskalarekin amaitzeko hartu behar diren neurriak martxan jartzea izango litzateke.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Paro laboral en la Diputación Foral de Bizkaia: más de 600 personas movilizadas por un nuevo acuerdo y convenio y a favor del teletrabajo

Hoy, 17 de junio, las personas trabajadoras de la Diputación Foral de Bizkaia han realizado un paro laboral de dos horas convocados por la Junta de Personal y el Comité de Empresa, con el apoyo de los sindicatos ELA, LAB, UGT y CCOO.

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Nos hemos movilizado para defender los convenios propios del comercio de alimentación

Denunciamos que la iniciativa impulsada por la patronal y las grandes cadenas de distribución amenaza las condiciones laborales pactadas en Hego Euskal Herria en...