2026-08-17
InicioServicios PúblicosTransporteLABek 5.000 buletin informatibo banatu ditu Villavesako langile eta erabiltzaileen artean

LABek 5.000 buletin informatibo banatu ditu Villavesako langile eta erabiltzaileen artean

LABek ekimen honekin langileen borrokak jaso duen babes soziala eskertu, borrokaren balantzea egin eta datorren erronka hiri-garraioa sektore publikora bueltatzea dela aldarrikatu nahi izan du.

Hiri garraioko grebaren amaiera gazi-gozoa izan da. Alde batetik, langileen borroka grina txalotu beharra dago: borrokak emaitzak ematen dituela erakutsi dute, enpresa harroputza mugiaraziz. 24 greba egun kasik %100eko jarraipenarekin eta mobilizazio ugari burutu ditu. Borroka horri esker, Langile Batzordearen gehiengoak onartu zuena baino gehiago lortu izan da eta ziur gaude grebaren helburuak lortu izango zirela, Langile Batzordeak bitan (urtarrilak 3 eta urtarrilak 6) amore eman izan ez balu. Era berean, erabiltzaileen jarrera txalotu beharra dago, langileen aldarrikapenak babestu baitituzte uneoro. Azkenik, Langabetuen Kolektiboa edota Herri Ekimena bezalako
eragile sozialen inplikazioa azpimarratu beharra dago, langileekin elkartasunez eta kalitatezko zerbitzu publikoaren alde mobilizatu direnak.

Beste alde batetik, Jose Muñozek (PSN) zuzenduriko Mankomunitatearen jarrera salatu nahi dugu. Bitartekari gisa aritu eta interes publikoa zaindu beharrean, enpresaren alde aritu da, hasieran beste aldera begiratuz eta aurrerago langileen borroka desprestigiatuz eta kosta ala kosta greba bertan behera gera zedin saiatuz. Era berean, UPN greba eskubidearen kontra aritu da, gutxieneko zerbitzu abusiboak inposatuz; Iruñeko Alkate Enrique Mayak udaltzainei villavesetara igotzea agindu zien, #sinpan parte hartzen zuten herritar solidarioak kikiltzeko asmoz. Azkenik, Langile Batzordearen kudeaketa txarra aipatu beharra dago, langileek eramandako borrokaren mailan egon ez eta enpresarekin txikira jokatu duena.

Greba amaitu egin da bere helburua (laudo arbrital bidez inposatutako soldata murrizketa) bete gabe. TCCk milioika euro irabaziko ditu datozen urteetan langileen kontura, zerbitzu publiko baten kontura. Baina hori esanda, LABek argi du benetako erronkari heltzeko baldintzak sortu direla: hiri-garraioaren errebertsioa sektore publikora, enpresen diru gosearen biktima izan ez dadin.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...