2026-04-09
InicioEuskal HerriaLAB sindikatuak bat egiten du larunbat honetan ELEAK mugimenduak deitu duen manifestazioarekin

LAB sindikatuak bat egiten du larunbat honetan ELEAK mugimenduak deitu duen manifestazioarekin

Euskal gazteria urteetan jasaten ari den errepresio latz eta gogorrak ez dauka etenik: identifikazioak, jazarpena, torturak, atxiloketak… Ez dira kasu isolatuak, baizik eta estrategia oso baten bide orria jarraitzen duten ekimenak. Euskal Herriko etorkizuna dela jakitun, euskal gazteria beti egon da jo puntuan.

Eta egoten jarraitzen du. Horren adibide Oarsoaldeko gazteen kontrako kondenak edota otsailean Burlatako lau gazteren kontra burutuko den epaiketa. Lan politikoa kriminalizatzen duten epaiketa guztiz politikoen aurrean gaude. Eta arrazoi politikoengatik espetxe zigorrak bete dituzten eta betetzen ari diren ehunka gazte dira Euskal Herrian. Lehenengo eta behin LAB sindikatuak gazte hauei guztiei eta euren familia zein lagunei euren babesa helarazi nahi die.

Esan bezala, euskal gazteria beti egon da jo puntuan eta egoten jarraitzen du. Nahiz eta euskal jendarte osoak konponbidea eta bakea aldarrikatu, espainiar Estatuak bere immobilismoari eusten dio, sekula existitu behar izan ez diren, baina gaurko egoeran are ulertezinagoak suertatzen diren errezeta zaharrak aplikatzen. Euskal Herriak benetako bake eta konponbide egoerara eramango gaituen bidea jorratu nahi eta behar du, baina horretarako, ezer baino lehen, ezinbestekoa da espainiar Estatuak errepresio eta mendeku politikarekin amaitzea.

Herritarrok gara egoera hau aldarazteko giltza eta horregatik dei egiten diegu herritar guztiei larunbat honetan Donostiara gerturatu eta aldarrikapen hau bereganatu dezaten, pasa den larunbatean ere giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatuz Bilboko kaleetan egin zuten bezala.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB y ELA iniciarán una dinámica de huelga en los ayuntamientos de la CAV

Exigirán a EUDEL y a los partidos políticos PNV, EH Bildu y PSE-EE que mejoren las condiciones laborales en las mesas negociadoras del Udalhitz...

LAB exige políticas públicas propias para que la regularización en Nafarroa sea un punto de partida para materializar derechos en materia de empleo y...

A convocatoria de la presidenta del Gobierno de Nafarroa hoy se ha celebrado una reunión para abordar el tema del empleo y la regularización...

Los trabajadores de Estaños Matiena de Zumaia irán a la huelga para exigir que se garantice su salud y seguridad

Se trata de una empresa en la que se han producido varios accidentes laborales y en la que falleció un trabajador el pasado 31...