2026-02-02
InicioEuskal HerriaLAB: «Herri honek ez du onartuko gure gazteak, gure oraina eta etorkizuna...

LAB: «Herri honek ez du onartuko gure gazteak, gure oraina eta etorkizuna gartzelaratzerik»

Auzitegi Gorenak Donostiako 8 gazte independentistei ezarritako zigorra gogor salatu eta mobilizaziorako deia egiten du LABek.

LAB sindikatuak gogor salatu nahi du Donostiako gazte auzipetuetako zortziren kontrako zigorra berresteko Espainiako Auzitegi Gorenak harturiko erabakia. Sententzia horren aurka gaur bertan hasita, datozen egunetan deituko diren mobilizazio guzti-guztietan parte hartzeko deia egiten diegu euskal langileei eta herritarrei, orohar.

Euskal Herrian, urte luzez iraun du euskal gaztediaren kontrako jazarpen estrategia ankerrak. Euskal Herrian, luzaz, behin eta berriro errepikatu izan dira gazteen aurkako sarekadak, inokomunikazioa, espetxeratzeak, zigorrak. Urte luzez, gure herriko gazteen kontra diktaduren manualak erabili ditu Espainiak, gazteen izenekin zerrenda beltzak osatuz eta gazteen artean terrorea zabalduz.

Herri honetan, urte luzez, lan politikoa egiten duenari kondenak ezarri zaizkio. Eta gaur, 2013ko apirilaren 8an, berriz ere bai, Espainiar Estatuan lan politikoa egiteagatik euskal gazteria espetxeratzen jarraitzen da. Gazteek herri honekiko duten konpromisoa eta militantzia bahitu nahi dute, lehen sostengaezinak ziren eta gaur are sostengaezinagoak diren argudioak eta erabakiak baliatuz.

Gaurkoaren moduko erabakiekin espainiar estatuak gaztedia independentista desaktibatzeko nahaiarekin jarraitzen du. Jakitun baita, gazteria izan dela, eta egun ere badela, herri honen motore garrantzitsua eta etorkizuna.

Erabaki horietan ez dago euskal gatazkaren konponbidea oztopatzeko ez den beste asmo eta helbururik. Donostiako gazte independentisten auzian, Espainiak, lehenik, eraginkortasun polizialaren irudia erakutsi nahi izan zuen, eta orain, eraginkortasun judizialaren irudia saldu nahi du.

Euskal Herrian bizi dugun aro berriaren aurrean Espainiar Estatuak, espainiar Gobernuak behar luke jada buru-belarri aritu garai berriak eskatzen dituen erantzun moldeak bilatzen eta jorratzen. Baina, halako eskaintza batetik urrun, oraingoz heldutasun demokratikoa ameskeria hutsa baitu, errezeta zaharretan tematuta jarraitzen du. Bake prozesuari, gatazkaren konponbide demokratikoari berriro galga, berriro oztopoa jarriz, erantzun bakar gisa.

Espainiar Gobernuari exijitzen diogu, euskal gaztediaren kontrako biolentzia eten, eta has dadila behingoz, garai berriek eskatzen duten moduan erantzuten. Herri honetan gatazkaren konponbide demokratikoaren aldeko aldarria gero eta ozenagoa da. Herri honek ez du onartuko bere oraina eta etorkizuna gartzelaratzerik.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...