2026-11-06
InicioEuskal HerriaLAB: “Espainiako Gobernuak usteldua du sistema politikoa eta erdoildua berau mantentzeko makinaria”

LAB: “Espainiako Gobernuak usteldua du sistema politikoa eta erdoildua berau mantentzeko makinaria”

Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohia, eta harekin batera Bateragune auzian zigortutako Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez, zigorra osorik bete arte espetxean mantentzeko Espainiako Auzitegi Nazionalak hartu duen erabakiaren aurrean LABen adierazpena.

Ezer baino lehen, eskubide zibil eta politikoen aurkako kolpe honen aurrean, gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu Diez, Otegi, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezi eta euren senitarteko nahiz inguruko guztiei.

Konstituzionalaren epaia oso larria da, izugarrikeria, gatazka politikoa gainditzeko bost militante independentista horien ekarpena aintzat hartuta. Bost militante independentista hauen lan politikoa urteetako espetxe zigorrarekin jazarriz, aro berriaren alde Ezker Abertzaleak emandako urratsen aurrean antzinako formulekin erantzuten jarraitzen du Espainiak, gatazkaren konponbide demokratikorako aurrera urratsak eta ekarpenak egiten beharko lukeenean, kurpilari galga jartzea beste erantzunik ez du.

Inolako erreparorik gabe, inolako mugarik gabe, oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratzen jarraitzen du PPren gobernuak. Eskubide urraketarekin amaitzerik ez dago, Espainiak antzinako formula, lege eta prozedimentu juridikoak mantentzen jarraitzen duen bitartean. Itsu, gogor, baina ez mutu, PPk bere kurpil zoroan bueltaka jarraitzen du.

Espainiako botere judizialaren instrumentalizazioa ez da berria, baina geroz eta agerikoagoa bai. PPren Gobernutik ezarritako blokeo politiken arabera eta horien mesedetan dihardu eremu judizialak. Ordezkaritzaren araberakoak dira erabakiak, ez dago besterik. Aldez aurretik ezarritako sententziak dira, epai politikoak. Bateragune auziak eta horren gainean hartutako erabaki guztiek inpultso politiko argia dute. Ez dago botere banaketarik, ez berme demokratiko, ezta prozesalik ere. Gobernuak usteldua du sistema politikoa eta erdoildua berau mantentzeko makinaria. Borondate politikoa falta du, baina, aro berriak eskatzen dituen koordenadatan kokatzeko.

Madrilek entzungor egiten badu ere, euskal jendartearen gehiengoak, euskal eragile politiko nahiz sindikalek Bateragune auziaren ozen adierazi dugu gure nahia: Auzipetu guztiak libre, kalean behar ditugu. Ez dugu hori ez den beste sententziari onartzen. Errepresio estrategiak gainditzeko garaia da. Justiziaren erabilera alderdikoari amaiera eman behar zaio.

Espainiar Estatuaren blokeo politika porrotera kondenatua dago, herri honek determinazio osoa baitu behin betiko gatazkaren konponbidea erdiesteko, eta bide horretan urratsak egiteko. Euskal gatazkaren konponbidean euskal jendartea izan behar du bermea eta euskal eragileon konpromisoa giltza. Egin diezaiogun aurre Estatuaren inmobilismoari geure mobilizaziotik. Zentzu honetan, LABek bere egiten ditu Bateraguneren gaineko azken erabakia salatzeko deituak izan diren protestak, eta dei egiten diegu euskal langileei eta herritarrei orohar, mobilizazioetan parte har dezaten.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El día de la huelga general nos movilizaremos en más de 70 localidades a la tarde

Además de las manifestaciones anunciadas por la mañana, hoy hemos dado a conocer las citas de esta tarde en sendas comparecencias en Bilbo e Iruñea. En cuanto a las capitales, las movilizaciones de la tarde partirán a las 18:00 horas. En Bilbo, desde la Plaza Elíptica; en Donostia, desde el Boulevard; en Gasteiz, desde la Plaza de la Virgen Blanca, y en Iruñea desde el Baluarte.

Exigimos a Enerpac, antigua Larzep, retirar el ERE y buscar alternativas al cierre de Mallabia

La empresa mantiene su intención de despedir a 43 trabajadores y trabajadoras, aunque asegura que estaría dispuesta a valorar una propuesta seria de un...

Disponer de un servicio de atención sanitaria urgente suficiente en el puerto de Santurtzi es una cuestión de vida o muerte

A raíz de los últimos y alarmantes accidentes en materia de salud laboral ocurridos en las instalaciones del Puerto de Bilbao, las y los...