2025-12-05
InicioServicios PrivadosComercioKaleratutako garbiketako langileen subrogazioa eskatzeko mobilizazioa Simply-n

Kaleratutako garbiketako langileen subrogazioa eskatzeko mobilizazioa Simply-n


Simply enpresak garbiketaz arduratzen zen Grupo Norte enpresako 31 langile kaleratu nahi ditu. Egoera honen aurrean Simply eta Grupo Norteko langileek kalera irten dira beste behin enpleguaren alde eta kaleratzeen kontra kaleratuen subrograzioa eskatuz.

Symply-ko langileen oharra
"GUZTIOK GARA SIMPLYko langileak Kaleratzerik ez. Subrogazioa orain!

Pasa den abuztuaren 9an, Simplytik kaleratuak izango zirela jakinarazi zieten ordura arte garbiketaz arduratzen ziren Grupo Norte enpresako 31 langileri.

Honen aurrean, enpresa-batzordeko ordezkariek langileak subrogatzeko eskatu genion Simplyko Zuzendaritzari, baina honi ezezkoa erantzun dio Simplyk, egun horretan bertan jakinarazi zielako Bizkaiko enpresa-batzordeei garbiketa zerbitzua kendu egingo zuela 2017ko abuztuaren 31an, Bizkaian zein Estatutan. Garbiketa lan hau, orain arte Grupo Norte zerbitzu enpresako lankideek egiten zutena, Simply bertako langileek egitera pasatuko litzateke. Simplyk 31 langile kaleratuko lituzke horrela.

Bizkaian Simplyk dituen enpresa-batzordeetatik ulertzen dugu denok garela Simplyko langileak eta horregatik eskatu diogu enpresari lankide hauentzako berkokatze edo subrogazio osoa, orain arte egin izan duten lana egiten jarrai dezaten. Salatzen duguna da neurri berri honek dakarren bakarra Simplyko langileentzako murrizketa dela, horrela, lan-kargak handituko zaizkigu eta lan-baldintzak okertu egungo langileei.

Guzti horrengatik, abuztuaren 18an urjentziazko bilera eskatu zitzaion enpresari gatazka hau konpontzeko, eta erantzuna izan zen ez zela bilerarik izango oporretan zeudelako.

Enpresak erakutsitako interes falta honen eta geratutakoaren aurrean, Bizkaiko Simplyko batzordeek eta Grupo Norte azpikontratako langileek kontzentrazioa egin dugu Bilboko Autonomia kaleko 53an dagoen Simply saltokiaren aurrean, gaur asteazkena, abuztuaren 30ean, “Guztiok gara Simplyko langileak!” lemarekin, 12:30etik 13:00etara. Pasa den abuztuaren 24an ere kontzentrazioa egin genuen Gordoniz kaleko Simplyn. Alde batetik, langileak jasaten ari garen jasanezinezko prekarietate egoera salatu dute eta bestetik, etzirako, irailaren 1erako aurreikusita dagoen Grupo Norteko 31 lankideen kaleratzeen aurrean, subrogazioa eskatu. Gure ustez, Simplyko langileak dira hauek ere.

Bilbon, 2017ko abuztuaren 30ean"
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...

Gobierno Vasco: ¡garantiza la financiación necesaria para la universidad pública! Partidos políticos del Parlamento: ¡defended firmemente la EHU!

El paro y la concentración de hoy son la cuarta de las movilizaciones llevadas a cabo esta semana en los campus de la EHU,...

Condiciones de vida y trabajo de la clase trabajadora de Navarra: una de cada dos navarras sigue viviendo en situación de precariedad

En Navarra el salario medio ha subido en el último año, pero tanto las desigualdades sociales como las situaciones de pobreza están aumentando. Por...