2026-10-07
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraIrailaren 14an Iruñean eta irailaren 22an Donostia, Bilbo eta Gasteizen mobilizazioak murrizketen...

Irailaren 14an Iruñean eta irailaren 22an Donostia, Bilbo eta Gasteizen mobilizazioak murrizketen aurka

Murrizketen 
aurka
 eta 
eskubide 
laboralen 
eta 
sozialen 
alde
 irailaren 
26ko 
GREBA
 OROKORRA 
deitu
 duten
 eragile 
sindikal 
eta 
sozialek
manifestazioak
 antolatu
 dituzte 
Hego
 Euskal 
Herriko 
lau 
hiriburuetan. Iruñeako bihar, irailak 14, burutuko da arratsaldeko 19:00etan autobus geltokitik abiatuta eta Bilbo, Donostia eta Gasteizkoak irailaren 22an izango dira. Bilbokoa Jesusen
Bihotzatik 
abiatuko da 17:30etan, Donostiakoa Bulebarretik 17:30etan eta Gasteizkoa Andra 
Mari 
Zuriaren 
plazatik
 19:00etan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.