2025-06-25
InicioIndustriaMetalIncoesako langileek konkurtsoko administratzaileari eta Eusko Jaurlaritzari deslokalizazioaren aurka inplika daitezen exijitu...

Incoesako langileek konkurtsoko administratzaileari eta Eusko Jaurlaritzari deslokalizazioaren aurka inplika daitezen exijitu diete

Incoesako langileek, 238. greba eguna betetzen duten egunean eta azken ebazpen judizialen eta Foru Aldundiak deslokalizazioren aurka irekitako espedientearen ondoren, konkurtsoko administratzaileari eta Eusko Jaurlaritzari jarduera Bediako lantokian mantentzeko benetako inplikazioa exijitu diete.

INCOESAko langileek emandako prentsaurrekoaren edukiak
 
Incoesako langileok gaur 238. eguna betetzen dugu greba mugagabean, enpresak ekoizpena deslokalizatu eta langileak Soria eta Extremadurara lekualdatzeko hartu zuen erabakiaren kontra.

Denbora guzti honetan argi utzi dugu ez dagoela enpresak langileak lekualdatzeko eta deslokalizatzeko hartu duen erabakia justifikatuko duen ez beharrizan ez arrazoirik ere. Horregatik, guk, apustu argia egin dugu bai enplegua eta bai ekoizpena Bedian gelditzearen alde.

Orain, 8 hilabete greba mugagabean egonda, Bilboko Merkataritza- arloko 2. Epaitegiak, arrazoia eman digu. Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzaren iritziaren gainetik, langileen ahotsa entzun eta hauek aurrera eramateko arrazoirik ez dagoela argudiatuz, lekualdaketak baliogabetu ditu.

Horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, Incoesa taldeko bi enpresen (Incoesa Trafos e Incoesa- Trafodis) deslokalizazio deklarazioa onartu du. Bi enpresa hauek Foru Aldundiko diru laguntzak jaso zituzten eta ondorioz Aldundiak 150.000 euro itzultzera derrigortzen ditu. Gainera, bai enpresa horiek zein horietako bazkideak, hurrengo zortzi urteetan sektore publiko foralak ematen dituen diru laguntzak ezingo dituztela jaso ezarri du.

Gatazkaren momentu klabe baten aurkitzen gara. Epaileak lekualdatzeak baliogabetu eta Foru aldundiak 150.000 euro itzularazi ondoren, enpresak zein konkurtsoko administratzaileak egoera birplanteatu eta hurrengo pausua zein izango den erabaki behar dute.

Gure ustez, orain inoiz baino argiago dago, Bediako lan zentroa bideragarria dela eta bertan ekoizpena eta lanpostuak mantentzea posible dela. Baina, horretarako borondatea behar da.

Horregatik, bai enpresari zein konkurtsoko administratzaileari, ez ditzatela kaleratzeak aukeratu eta enpresa ez uzteko exijitu nahi diegu. Horren ordez, Bizkaian ekoizpen unitatea mantentzea oinarri izango duen bideragarritasun plana lantzearen alde lan egin dezatela.

Diputazioak deslokalizazioaren aurkako espedientea martxan jartzea positiboki baloratzen dugun arren, argi utzi nahi dugu, langileok ez dugula isunik nahi. Incoesari iritziz aldatzera bultzatuko dion iniziatiba eta programak martxan jartzea eta itzuli beharreko dirua horretan inbertitzea da nahi duguna.

Bestalde, ikusle soila izateari utzi eta gatazka honen konponbidean gakoa izatera pasatu dadila exijitu nahi diogu Eusko Jaurlaritzari. Arantza Tapia sailburuak pleno baten, Incoesari 2.000.000 euroko diru laguntza eman izana onartu zuen, eta diru laguntza horren inguruko informazioa lortzeko hainbat bilera eskatu dizkiogun arren, oraindik ez da bilera hori burutu.

Gure buruari galdetzen diogu, ia ez duen Bizkaiko Aldundiak egin duen bezala, diru hori itzuli dezala eskatzeko asmorik. Eusko Jaurlaritzak, informazioa ezkutatuz, informe kontrajarriak emitituz eta enplegua suntsitzea oinarri duen enpresaren proposamena balidatuz, laguntzea baino, langileen borroka oztopatu nahi duela ematen du. Hori da Eusko Jaurlaritzak langileenganako duen konpromisoa? Hori da Arratiari opatzen dion etorkizuneko proiektua?

Hau onartezina dela uste dugu, horregatik, instituzioei, gatazka honen konponbidean era aktiboan parte hartzeko eta erantzukizunez jokatzeko dei egiten diegu. Orain inoiz baino argiago dugulako, posible dela Bediako lantokia berriz ere zabaltzea baina borondatea dela behar dena.

Gure aldetik, Incoesako langileok, gure lanpostuak bermatzeko akordioetara heltzeko borondatea berresten dugu.

Bilbon, 2014ko urtarrilaren 20an  

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB no será cómplice de la patronal ADEGI y no firmará el convenio de la construcción de Gipuzkoa

El acuerdo alcanzado por ELA en la construcción de Gipuzkoa no garantiza la salud de las personas trabajadoras y las condiciones laborales adecuadas para...

La plantilla de la empresa pública Nilsa denuncia discriminación salarial dentro de la misma empresa

Trabajadores y trabajadoras de la empresa pública Nilsa, que se dedica a la construcción y tratamiento de infraestructuras de agua y residuos, se han...

LAB rechaza el acuerdo del convenio del comercio textil de Araba

El acuerdo firmado por ELA, CCOO y UGT con AENKOMER para regular los años 2025 y 2026 supone una renuncia a mejorar las condiciones...