2024-04-26
InicioServicios PúblicosAdministración Municipal y ForalIñaki Igerategi bere suhiltzaile lanpostura itzultzea eskatu diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari

Iñaki Igerategi bere suhiltzaile lanpostura itzultzea eskatu diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari

Orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzailea izan den Iñaki Igerategi suhiltzailea, Madrilgo Entzutegi Nazionalak ezarritako sei urteko kartzela eta inhabilitazio zigorra bete eta gero, kale gorrian utzi du Markel Olanok (EAJ) zuzentzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiak; bere lanpostura bueltatzeko aukera eta eskubidea ukatu dio.

LABek agerraldia egin du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean Iñaki Igerategiren berronartzea eskatzeko.

Iñaki Igerategi suhiltzailea 2012ko otsailan atxilotu zuten eta geroztik kartzelan izan da jaso zuen sei urteko kartzela zigorra betetzen, 2018ko otsailera arte. Madrilgo sententziak argi azaltzen du: “Condenamos a Iñaki Igerategi Lizarribar (…) a la pena individualizada de SEIS años de prisión e inhabilitación especial para empleo o cargo público por seis años, accesorias y costas”.

Gauzak horrela, 2012ko otsailaren 21az geroztik, lan jardueraren behin-behineko etenaldi egoeran egon da Iñaki Igerategi behin betiko sententzia jaso zuen arte. Iñakik berak, joan zen 2015eko maiatzaren 4an, sarrera eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistroan, urte bereko martxoaren 13an Entzutegi Nazionalak behin betiko ezarritako aipatu zigorrari.

Ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak sententzia hori eskuen artean dauka, baina ez du horrelako gaien inguruan dagoen jurisprudentzia kontuan hartu. Izan ere, Iñaki Igerategi ez da zigorra bete ondoren bere lanpostura itzuliko litzatekeen lehen langilea; Aldundiak hartu zezakeen erabakirik okerrena hartu du eta Iñaki kale gorrian utzi du, bere lanpostua eskuratzeko duen eskubidea babestu beharrean.

ETA desagertu zenetik gero eta gehiago solasten da preso eta errefuxiatuen egoeraz. Munduko gatazka guztietan, akaberarekin presoak eta iheslariak etxera itzuli dira. Euskal Herrian aldiz, etxetik ehundaka edo milaka kilometrotara daude, batzuk oso gaixo eta beren legeen arabera etxean egon behar luketelarik, gainera.

Azken aldian, presoak gerturatzeaz hitz egiten ari dira eta Sanchez presidenteak berak urratsak ematen hastea erabaki du.
LABek argi eta garbi esaten du presoak eta iheslariak etxera bueltatu behar direla, lanera itzuli behar direla. Beren lanpostuak berreskuratu behar dutela.

Oraingo honetan, presoen gaian ere konponbidea eman behar dela topatu dugu, sakabanaketa amaitu behar dela eta abar esaten duen EAJk berak, kontrako ebazpena eman duela. Madrilek zigor bat ezarri zion Iñakiri, bere zigorra bete du eta etxera bueltatu da. Eta orain Markel Olanok, Madrilek ezarri ez zion zigorra erantsi dio. Iñaki, zuen lanera itzuli behar zenean, bere suhiltzaile lanean berriz ere herritarrei larrialdietan laguntzera, bere profesionaltasuna urteetan erakutsi duen ogibidean berriz ere jardun behar zuenean, EAJk kale gorrira bidali du, bidegabeki eta legeak esaten duenaren kontra, Madrilgo auzitegiek esaten dutenaren kontra.

LABen ez gara geldi eta isilik egongo, ez dugu kaleratzerik onartuko, ez dugu lana duten preso ohiak beren lanpostuetatik kanporatzea onartuko.

Eta salaketa honekin batera, iragarri nahi dugu mobilizazioekin hasiko garela, bide juridikoa jorratzeaz gain ekintza sindikala jorratuko dugula eta dei egiten diegu Iñakiren lankideei, suhiltzaileei eta Aldundiko gainerako lankideei deituko ditugun mobilizazioetan parte hartzera. Dei egiten diegu beste sindikatuei ere sustengua ematera. Eta EAJri bere erabaki bidegabe eta ilegala zuzentzera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos la actitud de la empresa con las y los huelguistas de Imegar y reivindicamos la legitimidad de la lucha

Durante estos días las y los trabajadores de Imegar (Laudio) han estado movilizándose y pidiendo a la empresa que readmita a sus compañeros de trabajo y que de solución a este conflicto.

Denunciamos la nefasta gestión de Alex Aranzabal

Mediante esta nota informativa queremos aclarar los hechos acontecidos en los últimos meses en la empresa Aguirre y Aranzabal (AYA) y el papel que ha jugado Alex Aranzabal. Hemos visto en primera persona cómo, según pasaba el tiempo, la decadencia era más palpable en todos los ámbitos de gestión.

Ser bolleras, una decisión que nos hace libres. Una decisión que queremos vivir con libertad. ¡LIBERTAD EN LOS CENTROS DE TRABAJO!

Ser acosadas y castigadas por ser lesbianas es una situación que todavía vivimos muchas de nosotras.