2026-05-04
InicioBidalketak2012Iberdrolak Konecta BTO enpresako langileekiko hartu duen jarrera salatzeko gutuna

Iberdrolak Konecta BTO enpresako langileekiko hartu duen jarrera salatzeko gutuna

[Castellano]

Iberdrolak telefono bidezko arreta zerbitzua eskaintzen dion azpikontrataren langileekiko hartu duen jarrera langile eskubidei egiten zaien eraso argi eta larria da.

Elektrizitate konpainia honen bezero garen heinean, ezin diogu onartu tamainako eskubide urraketarik, eta jakinaren gainean jarri behar dugu.

Bidali lerro hauen ostean duzun gutuna bi helbide hauetara
(comunicacion@iberdrola.com, organismos.consumo@iberdrola.es)
eta berbidali mezu hau zure lagun guztiei.

Erakutsi diezaiogun Iberdrolari ez diegula utziko gure eskubideekin nahi dutena egiten.

 
Iberdrola konpainiaren erreklamazio sailarentzat

Konpainia honen bezero eta erabiltzailea naizen honek nire arbuiorik irmoena adierazi nahi diet zuen enpresak, bere bezeroentzako telefono arreta-zerbitzuko azpikontratan lan egiten duten langileei dagokienez, hots, egun, Bizkaiko Gueñesen dagoen Konecta BTO-ko langileei dagokienez hartu erabakiei.

Konpainia elektrika honengan eta eskaintzen didan zerbitzuarengan dudan uste osoa ez da baldintzagabea, benetako mina eragiten didalako, hedabideetan ikustea zer nolako jokabidea erakusten ari zareten zuen azpikontratako langileekin.

Bezero eta erabiltzaile gisa dudan ardura ez da mugatzen, hilaren amaieran eta izan dudan energia-kontsumoaren arabera, dagokidan diru-kopurua ordaintzera; Iberdrola, gaur egun den multinazionala eta sektorean erreferentziako enpresa baldin bada, bezeroek honengan fidatu direlako gertatu da. Eta diozuenez, agertzen ari zareten ardura soziala bete nahi baduzue eta herri honentzat aberastasuna sortu nahi baduzue, hitzak gauzatu beharko zenituzkete.

Enpresa honen bezero eta erabiltzailea naizenez, zuenganako ustea berrezar dakidan eta eskura ditudan aukerak aztertu baino lehen, kontsumitzen dudan energiari eta nire hornitzaileari dagokionez, gizalegez, ESKATZEN DUT:

1.- Ardura zaitezteela zuen zerbitzuak azpikontratatzen dituzuen enpresan suertatzen diren lan baldintzetaz eta hauei agin diezaiezuela langileen eskubideak bete behar dituztela eta langile hauek betetzen duten zeregina baldintza duinetan gauza dadila.
2.- Ez dezatela ezikusiarena egin eta agin diezaiola KONECTA BTO azpikontratari egotzi dituen 11 langileak berrartu behar dituela.
3.- Agin diezaiola KONECTA BTO azpikontratari beste zazpi langileei Bartzelonara bidaliz egin dieten eskaintza bertan behera utz dezan, berez, ezkutuko kaleratzea delako.
4.- Konpainia honek Gueñesen duen lantegiaren aldeko hautua egin dezala, enpresa horretan egin kontratazioa susta dezala eta bazter dezala lantegia desegiteko darabilen politika (urtebetean 80 langile kaleratu dituzte).

Honekin batera, herri honekiko eta bere langileriarekiko dudan konpromiso irmoa adierazi nahi dut; une honetatik aurrera, zuen esku lagatzen dut nirekin, bezeroa naizen honekin, izan nahi duzuen harreman mota, aipatu dudanez, zuen barne politika zuzendu ezean, zuonganako konfiantza etengo delako.

Zuen iritziaren berri izan arte eta egoera hau berehala zuzenduko delakoan, agurtzen naiz.

Bezeroa

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[GALERÍA DE FOTOS]: Hemos reivindicado políticas de redistribución y medidas a favor de los trabajadores y las trabajadoras en 26 manifestaciones por toda Euskal...

Este Primero de Mayo en el cual las movilizaciones se han llevado a cabo por comarcas las reivindicaciones del sindicato se han centrado en el derecho a la vivienda, en los servicios públicos de calidad y en pensiones y salarios dignos.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: «La mejor manera de responder al fascismo y a la ofensiva reaccionaria es no dejar a nadie atrás»

El lema de este año es “Langileok eragin”. Estamos impulsando cambios. Hoy volvemos a estar en las calles en toda Euskal Herria, comarca a comarca. Una mención especial a nuestra militancia de Ipar Euskal Herria, el incansable trabajo de años ha dado sus frutos y, junto con los sindicatos de la intersindical, también nos hemos movilizado en Baiona y Maule.

LAB firma el primer preacuerdo de residencias de Navarra tras seis años de lucha sindical

El sindicato LAB ha firmado el primer preacuerdo del convenio colectivo de residencias de Navarra, un acuerdo que llega tras seis años de movilización...