2026-10-14
InicioServicios PrivadosOtrosGuggenheim museoko gatazka konpontzeko bide guztiak jorratuko ditugu

Guggenheim museoko gatazka konpontzeko bide guztiak jorratuko ditugu

Guggenheim Museoko arduradunek 18 langileren kaleratzea suposatzen duen proposamena aurkeztu die langileei. Honen aurrean langileek greba mugagabea iragarri dute irailaren 5etik aurrera. LAB, gaurdaino bezala, langileen ondoan izango da eta ez dugu baztertzen bide judizialari ere ekitea. Bestalde, instituzioen konpromisoa exijitzen dugu gatazta hau desblokeatzeko.

Uda beroa izan dugu ekintza sindikalari dagokionez eta atzo, irailaren 29an, enpresarekin izandako bileran, honako erabakia jakinarazi zuten:

Museoak ez du lehiaketa publikora aterako egun eskaintzen den zerbitzua. Konponbidea, euren esanetan, 18 langileren kaleratzea da eta 3 langile kontratatzea lanaldi osoz, enpresaren bidez eta ez azpikontrataren bidez.

LABetik, egungo langileentzako irteera batekin abiatutako borroka kolektiboa berkokatu beharko genuke. Gogora dezagun oinarri eta helburua prekarietatea eta azpikontratazioarekin amaitu eta lanpostuak mantentzeko borrokatzea zela, dela eta izaten jarraituko duela.

GUGGENHEIM Museoak, prekarietatetik irtetea aldarriatzen duen plantila honetako 18 pertsona kaleratu nahi ditu. Neurri honekin enpleguak suntsitzeaz gain urteetan goraipatutako profesionalen bertuteak zalantzan jarri eta mespretxatzen ditu.

Neurri honekin zerbitzua are gehiego prekarizatzen dute. Hain zuzen ere lan karga handiko uneak eta aktibitate osagarriak aldi baterako kontratuak dituzten eta ETT bidez kontratatuko langileek beteko dituzte, eta jardunaldi are baxuagoekin.

Guggenheim Museoak, irteera honekin, orain arte museoko erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua ez ematea erabaki du, doako eskaintza pedagokikoa —museoa baten funtzioetariko bat— murriztuz. Hain zuzen ere 3 lan posturekin ezinezkoa da gaur egungo zerbitzua betetzea. Gaur egun, bataz beste, langile baten asteko jardunaldia 18 ordukoa da, beraz plantilla osoak 396 ordu egiten ditu astean; sortu nahi dituzte 3 postuekin 120 ordutara baino ez dira iritsiko. Beraz argi dago gezurretan ari direla lan orduak mantenduko direla diotenean. Zalantzan jartzen dugu ere hiru pertsona horiek kontratatzeko erabiliko den metodologia, Campo Ochandiano izango baita hautaketa burutuko duena, hau da Patronatoa osatzen duten erakundeen enpresa “laguna”, gainera selekzioa gaur egun existitzen ez den lan poltsa batean oinarrituz egingo da.

Museoa Bizkaian ekonomia pizteko tresna gisa saldu zuten eta saltzen ari diren erakudeak ez dira langileen lan baldintzekin arduratzen. Azken urteetan soldata eta lan baldintza prekarioak onartu dtuzte, eta orain ez dute ahotsa altxatzen nahiz eta ikusi lan postuak amortizatzen ari direla eta ematen den zerbitzua okerrera doala.

Guggeheim museoak erabaki hau unilateralki hartu du, replikarako edo negoziaziorako aukerarik gabe, langileen eskaerak helarazi ostean behin betiko proposamen bat mahai gainean jartzera mugatu da. Hau da erakunde honen jarrera bateratzaile eta solidarioa.

Guzti honengatik, eta enpresaren proposamenaren aurrean, LABek honako hau adierazten du:

– Proposamen honek alde on bat dauka, zerbitzuaren externalizazioarekin amaitzea eta museoko plantilaren baitan kokatzea. Hori da hartu beharreko bidea.

– Ez da onargarria oraingo langileak urteetan esplotatzea eta orain denak kaleratzea.

– Museoak berak mahai gainean jartzen dituen pautak jarraituz, gatazka honetatik irteteko bidea oraingo langileak museoak berak bere gain hartzean datza, jardunaldi eta ordutegi berarekin. Ezin dute zentzugabekeri hau pairatzen jarraitu.

LABek, langileekin batera, honako hau dio:

– Greba mugagabea hasiko dute, museoak langile guztiak kontratatu arte, jardunaldi eta ordutegi berarekin.

– Borrokari era kolektiboan ekin zioten eta kolektiboki irabaziko dute.

LABek ez du baztertzen bide judizialari ekitea eta Bizkaiko Foru Aldundia, Jaurlaritza eta Bilboko Udalari gurekin batzeko deia luzatzen diegu, gai hau landu, hartutako erabakiaren aurrean gure kontrako jarrera azaldu eta gatazka honetan duten ardurarekin jokatzeko exigitzeko.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nos hemos movilizado en los hospitales para exigir a Osakidetza propuestas que den respuesta a nuestras reivindicaciones y a las necesidades de la plantilla

El primer borrador de acuerdo remitido por Osakidetza a los sindicatos no incluye mejoras salariales y ello mientras el Gobierno Vasco ultima los presupuestos para el año 2027, norma que determinará las partidas destinadas a sanidad pública.

Damos a conocer 14 fallecimientos laborales más que estaban escondidos en los datos oficiales

Los nuevos datos han hecho que el contador de este 2026 alcance ya los 60 accidentes mortales, en la línea de los terribles datos...

La Dirección de Empleo Pública ha dejado de lado la negociación del convenio: 16 años sin convenio y sin calendario

Hoy, 13 de octubre, se ha celebrado la mesa sectorial entre la representación del personal del Gobierno Vasco y sus Organismos Autónomos y la Dirección de Función Pública. Desde LAB consideramos muy grave la actitud mostrada en ella por el nuevo director de Relaciones Laborales.