2026-08-06
InicioIndustriaMetalGreba eta protestekin jarraitzen dute Corrugados enpresako langileek

Greba eta protestekin jarraitzen dute Corrugados enpresako langileek

Gaur, 2012ko Ekainak 26an Corrugados Azpeitiako langileek (200 inguru izan dira) salaketa elkarteratze bat burutu dute Gasteizen, Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Aipatutako langileak greba mugagabean daude ekainaren 15az geroztik zuzendaritzak soldaten %35ren beherapena eta 49 orduko lanaldi hazkundea proposatzeaz gain, 60 kaleratze eta beste 244 langileentzako (enpresan geratzen diren guztientzat alegia) Enplegu Erregulaziorako Espedientea aurkeztu ondoren. 

“Gezurretan jardun duzue, Etorkizuna argitu” lelopean gaur egindako protestan, enpresa Batzordearen gehiengoak (LAB-ELA) zuzendaritzaren jarrera salatu du. Atzo astelehena enpresa batzordeak bilera egin zuen zuzendaritzarekin, baina zuzendaritzak ez zuen inongo proposamen edo eskaintzarik egin; berri bakarra izan zen astezkenetik aurrera itxiera patronala egingo dutela. Langileen ustez zuzendaritzak ez du konponbide batera iristeko inongo asmorik eta atzoko bilera aurpegia zuritzeko besterik ez zela izan salatu du.

Bestalde, kontutan izanik bilerara enpresako ordezkarien ordez ADEGIko ordezkaria bertaratu zela (Juan Ramon Apezetxea), enpresa batzordeak ADEGIren papera salatu eta garbi utzi nahi du halako jarrera eta mehatxuek ez dutela langileak beldurtzeko helbururik lortuko.

Halaber, enpresa batzordeak gogorarazi eta salatzen du, Eusko Jaurlaritzak azken Enplegu Erregulaziorako Espedientea onartu zenean Gallardo Taldeari 5 milioi eurotako diru laguntza publikoa eman ziola zuzendaritzak aurkeztutako bideragarritasun planean oinarrituz. Eusko Jaurlaritzako bozeramailea den Idoia Mendiak adierazi zuen diru laguntza horren bitartez enpresako etorkizuna bermatzen zutela, 2016a bitarte ez zela kaleratze gehiago egongo eta beste enpresa batzuetarako adibidea izan zitekeela. Beraz, langileen ordezkariek galdetzen dutena da: zein baldintzen arabera eman zen diru laguntza hori? Zertan gastatu da diru laguntza hori?

Amaitzeko, Enpresa Batzordeak bere momentuan salatu zuen bezalaxe berriz salatzen du, Gallardo Taldeak ez duela enpresa aurrera ateratzeko benetako bideragarritasun planik eta enpresa irekita mantentzeko beste interes batzuk daudela jokoan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...

Los y las trabajadoras de la gasolineras de Moeve en Gipuzkoa irán a la huelga del 14 al 16 de agosto por la mejora...

Los y las 150 trabajadoras de las 16 gasolineras que tiene Moeve en Gipuzkoa harán huelga desde las 22:00 del 14 de agosto a...