2026-08-19
InicioServicios PúblicosAsistencia socialGizargi enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakumearen zentrutik bi langile kaleratu ditu, horretarako...

Gizargi enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakumearen zentrutik bi langile kaleratu ditu, horretarako diru publikoa erabiliz

LAB eta CCOO sindikatuek Gizargiko langileen lan egoera txarra eta azken bi kaleratzeak salatu zituzten atzo Donostian. Ekainaren 1n Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzenduko zaie 12:00etan izango den elkarretaratzean.
Gizargi enpresak zerbitzuaren kudeaketa hasi zutenetik, kolektiboaren beharrekiko sentsibilizazio falta izugarria azaldu du eta, ondorioz, langile hauen lanarekiko interes eta laguntza eza. Langileek egunerokotasunean ez dute informaziorik eta argitasunik izan, eta mehatxu burutsu eta estaliak izan dira ohiko. Egoera hori izanik, estresa, frustrazioa, ezintasuna, segurtasunik eza, beldurra, mesfidantza, urduritasuna eta haserrea sortarazteaz gain, lanerako motibazioa galera nagusitu dira Gizargiko langileen artean.

Hala, genero indarkeriaren aurka lan egiten duten langile protestak hasi dituzte, bizi duten lan egoera salatu eta eurenganako tratu txarrik ere onartzen ez dutela argi uzteko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Viaje solidario a Cuba

Una delegación del sindicato LAB ha asistido en La Habana a los actos del 100 aniversario del nacimiento de Fidel Castro Ruz. En el...

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...