2025-04-21
InicioEuskal Herria«Gazteontzako lan eskubideen gida», pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

«Gazteontzako lan eskubideen gida», pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

LAB eta ERNAIk duela urte beteko aliantzari jarraikiz, gazteen lan eskubideak jasotzen dituen gida aurkeztu du Bilbon. Gida aliantzaren ondorioa da eta gazteei geroa ukatzen dien sistemaren aurka borrokarako tresna izatera dator eta unibertsitatean, langile heziketa zentroetan, kalean eta enpresetan zabalduko da. Bigarren fase batean, gazte antolakundeak eta LABek gazteen lan eskubideen defentsan mobilizazioak iragarri dituzte.

«Gazteontzako lan eskubideen gida», pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

Bi erakundeek “Gazteontzako lan eskubideen gida” aurkeztu dute gaur komunikabideen aurrean.

Ainhoa Etxaidek bi antolakundeen arteko aliantza kokatu du, Maiatzaren Lehenaren testuinguruan aurkeztu zena.

Aliantza honen helburuak honakoak lirateke. Batetik, langile eta gazte mugimenduen indarrak batu egoera aldatzeko borroka indartzeko. Konpartitzen dugun oinarri sendoena hori da: egoera hau ez dugu onartzen, ez dugu egoeraren aurrean gobernuek egiten ari direna onartzen eta ez dugu egiten dutena errespetatuko, egiten dutenaren kontra borrokatuko dugu egoera aldatu dezagun.

Bigarrenik, Ernai eta LABen arteko lankidetza antolatu borroka eskaintza eraginkor eta egoki bat egiteko. Maiatzaren lehenetik hona horretan ibili gara. Elkarlan eremuak zehazten, borrokan bat egiteko bideak arakatzen, bakoitzak bere eremuan borrokatzeko barne lanak egiten.

Aliantzaren emaitza da “Gazteontzako lan eskubideen gida”, bereziki kezkatzen gaituelako euskal gazteriaren egoera lan munduari dagokionez.

Etxaideren esanetan, gazteek beren aldea bete dute, inoizko gazteriarekin trebatuena eta prestatuena dugu. Eskaintzen zaien bakarra prekarietatea da eta bazterketa soziala da.

Ikasketak bukatuta gazteak ez dute eskubiderik eta ez dute eskubideak sortzeko aukerarik. Hiru aukera dituzte, familiari lotuta jarraitu, kanpora alde egin edo bazterketa soziala. Aurrekoaren ondorioz, kasurik onenean, guztiz prekarioa den enplegu bat onartzera behartuta daude. Gogoratzekoa da gazteen arteko langabezia %40tik gorakoa dela.

Etxaidek aipatu du bizi proiektu duin eta autonomo bat eraikitzeko eskubidea ukatzen zaiela gazteei. Hori da gaurko sistemaren errealitatea, egungo gobernuen politika bakarra gazteriari begira.

Egoera guztiz aldatuko litzateke gazteak lan munduan modu duin batean sartzeko aukera izango balute. Baina lan merkatuan sartzeko aukera lapurtu egiten zaie hartzen diren neurriekin: jubilazioak atzeratzea, enplegua sortzeko neurririk ez hartzea, gazteak kontratatzeko bide egokirik ez ezartzea eta gazteen kontratazioa lagunduko duten benetako bideak antolatzea.

Lan mundura sartzeko bideak guztiz prekarioak dira neurri handi batean; praktika kontratuak, krisi honetan nagusitzen ari diren kontratu partzialak… Norabide honetan nabarmentzekoa da instituzioen utzikeria. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak orduan 3 euroko soldatak aurreikusten ditu bere gazteentzako planean.
Gazteak lan mundura nola sartzen diren erreparatuz egin da gida. LABen arabera sarbide duinen alde borrokatu behar dugu, gazteei euren burua defendatzeko eta euren eskubideen alde borrokatzeko tresnak ziurtatu behar dizkiegu.

Etxaideren arabera, ezin dugu errealitate honen aurrean beste alde batera begiratu eta LABen aldetik norabide hirukoitzeko lerroa finkatuko dugu. Lehenik, gazteak antola daitezen eta borroka dezaten laguntzea. Bigarrenik, borrokak bateratzea. Eta hirugarrenik, gazteen lan eskubideen aldeko borroka sindikala indartzea.

Gidak hiru norabidetan aurrera egiteko balio duela esanez amaitu du bere interbentziao Etxaidek. Egoeraren ezagutzea eta egoerari aurre egiteko tresna egin da gazteek borroka hau antolatu dezaten. Bestetik, gazteak lan merkatuan sartzeko dauden bide ankerrak gure indarrak batuz salatu eta borrokatuko dituen lerrorako tresna da. Hirugarrenik, lan munduan egoera hauek borrokatzeko konpromiso sindikalak hartuko ditugu: praktiken jarraipena, negoziazio kolektiboan klausula zorrotzagoak, egoera zehatzen salaketa…

Jarraian, Ernaiko bozeramaile Irati Sienrak hartu du hitza eta gidaren arrazoiak azalduz hasi du bere interbentzioa. Alde batetik, urrats berria da LAB eta Ernairen arteko aliantzan.
Gazteak lan merkatuan bakarrik daudela sinestarazi nahi dietela aipatu du, eskubide eta informazio gabe. Hasi berriak direnaren aitzakiapean esplotatu egin nahi dituztela. Gazteek bizi duten prekarietate basatia ez da kasualitatea. Bestetik, lan merkatu harremanak eraldatu nahi ditugunok, egoera zein den jakin eta borrokatu behar dugu (ditugun eskubideak eta eduki beharko genituzkenak). Gidak gazteria eta borroka sindikalaren arteko ekinbidea eta gazteria eta sindikatuen arteko harremana estutzen ditu.

Gida hau gazteen lan eskubideak zeintzuk diren ezagutzeko tresna da, gazte langileen atomizazioa gaindituz. Kapitalaren aurrean eta eskubideekin aberasten direnen aurrean antolatzeko beharra azalerazten du. Eskubideen murrizketa eta ukazioa etengabe ematen dela agerian uzteko tresna bezala kokatu du gida. Bestalde, inposatutako prekarietatearen aurrean gazteek burujabetza behar dutela aldarrikatzeko tresna da.

Gidaren edukiei dagokionez, kontuan hartu behar da borrokarako tresna bat dela. Informazioa emateaz gain praktikara begira tresna da, antolakuntza eta borrokarako tresna. Lau ataletan dago banatuta:

– Lan merkatuan sartu aurretik kontuan hartzekoak. Hemen gazteen lan bila daudenean kontuan izan beharrekoak jasotzen ditu, ABLEak zertarako diren, bekadun moduan dituzten eskubideak…
– Lan kontratuaren inguruko zehaztapenak. Dauden kontratu motak, bakoitzaren ezaugarriak…
– Behin kontratua sinatuta, kontuan hartzekoak. Nomina, lan osasuna, hitzarmen kolektiboak…
– Lan kontratuen amaiera. Kaleratzearen aurrean zer egin, nora jo…

Aurrera begirakoak ere izan ditu mintzagai Irati Sienrak. Gidaren zabalpena izango da aurrena. 12.000 ale argitaratuko dituzte. Zabalpenerako, hiru eremu identifikatu dituzte. Lehenik eta behin, hezkuntza, unibertsitate eta lanbide heziketako zentruak. Bertako gazteak dira gero lan merkatuan erarik prekarioenean sartuko direnak. Hitzaldi eta tailerrak antolatuko dituzte. Bigarrenik, kalea, gazteen borroka espazio naturala ere badelako. Herri eta eskualdeetan ere zabalpenerako ekimenak burutuko dituztela adierazi du. Eta hirugarrenik, enpresetan.

Zabalpenaz gain, aurrera begira ildo mobilizatzaile bati ekiteko asmoa dutela adierazi dute, gazteen eskubideen defentsan, eskubideak ezagutzetik borrokatzera igarotzeko.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La plantilla de Enviser endurece la huelga en su tercera semana

La plantilla de Enviser, contrata del Ayuntamiento de Gasteiz dedicada al mantenimiento de parques y jardines y el anillo verde de la ciudad, cumple 3 semanas de huelga. Reclama un convenio propio que recoja unas condiciones dignas. Varias y varios trabajadores han pasado la noche delante del Ayuntamiento de Gasteiz para exigir a éste su implicación en el conflicto.

LAB da por bueno el acuerdo firmado por el Ayuntamiento de Iruñea y la empresa de bicicletas de alquiler que acarreará el pago de...

El sindicato LAB denunció hace dos semanas que los trabajadores y trabajadoras del servicio de bicicletas eléctricas de alquiler de Iruñea Ride On se encontraban en una situación muy delicada, ya que llevaban seis meses cobrando sus nóminas con retraso y además la empresa les debía dos nóminas completas. Según el acuerdo entre el Ayuntamiento de Iruñea y Ride On, anunciado hoy, se garantizará al parecer la continuidad del servicio y la empresa cancelará inmediatamente sus deudas con la plantilla.

LAB denuncia que hay miles de cartas sin repartir en Gasteiz por la falta de plantilla de Correos

La falta de contratación, tras el drástico recorte en esta materia de la nueva dirección de Correos, lleva meses generando un caos en el reparto postal que está llegando a límites nunca vistos. El recorte en contratación es tal que, en muchos casos, no se está cubriendo nada. Para ejemplo, la cartera del Casco Viejo lleva más de medio año de baja sin cubrir.