2026-02-01
InicioAcción PolíticaGarbiñe Aranburu: "Ez da erabaki politikorik egon pandemiaren ondorioei aurre egiteko"

Garbiñe Aranburu: «Ez da erabaki politikorik egon pandemiaren ondorioei aurre egiteko»

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako «Egun On Euskadi» saioan izan da, aktualitateko gaiei buruz hitz egiteko. Besteak beste, pandemiak sortutako ondorioei buruz galdetu diote, neurri gogorragoak ezartzeko atarian gaudenean. Zentzu honetan, pandemiaren kudeaketan kritikarako elementu asko daudela nabarmendu du; adibidez, osasungintzan: «Joko arriskutsu baten baitan mugitzen ari gara, neurriak zorroztu, neurriak malgutu, eta ez da erabaki politikorik egon pandemiaren ondorioei aurre egiteko».

Hain zuzen ere, osasungintzako adibidearekin jarraituz, salatu du ez dela inbertsio publikorik egon, Osakidetzan behin behinekotasun tasa itzela denean eta lehen arretan ematen den egoera kezkagarria denean. Hala, neurriak finkatzera mugatzen diren heinean, «joan-etorri egoera» etengabe batean gaudela kritikatu du. Honekin batera, txertaketaren kudeaketa ere egokia ez dela aipatu du. Adibide moduan, jakinarazi du anbulantzietako langileek mobilizatu behar izan dutela, txertaketaren parte izateko eskatzeko. «Ez dago inolako borondaterik txertaketa langileekin adosteko», zehaztu du.

Bestalde, azpimarratu du oraindik orain kutsatze katea ezagutzeko modurik ez dagoela; hots, lantegietan kutsatzeak ematen diren jakiterik ez dagoela, ikerketa gauzatzeko behin eta berriz eskatu dugun arren.

Pandemiari buruz ez ezik, beste gai batzuen inguruan ere hitz egin du Garbiñe Aranburuk. Hala, Globoaren aurkako epaiketa, Kataluniako inbestidura, industria sektoreko gatazkak eta funtzio publikoko aldarriak hizpide izan ditu, besteak beste.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...