2025-12-05
InicioSindicato LABLABGarbiñe Aranburu: "Antolatu eta borroka sindikalak aktibatu beharko ditugu krisiaren ondorioak langileok...

Garbiñe Aranburu: «Antolatu eta borroka sindikalak aktibatu beharko ditugu krisiaren ondorioak langileok ordain ez ditzagun»

LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu elkarrizketatu dute Radio Euskadin, Boulevard saioan, koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoerari buruz hitz egiteko. Enpresen politiketan prebentzioa ez dagoela erdigunean salatu du, eta, konfinamendutik noiz eta nola irtengo garen oraindik jakiterik ez dagoen arren, langileok antolatzea eta borrokatzea beste biderik ez dugula izango nabarmendu du. "Enpresa mailako borroketatik harago, mobilizazio orokorragoak beharko ditugu egin. Zentzu honetan, balorean jarri behar dugu eragileen artean dugun aliantza, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren bitartez". 

Oinarrizkoa ez den jarduera berriro abian jartzeari buruz galdetu diote Garbiñe Aranbururi, eta azpimarratu du mailakatua egiten ari den itzulera honek ez diela osasun irizpideei erantzuten. Munduan ekonomia geldirik dagoelako ari da horrela gertatzen, eskaerak eta abar asko jaitsi direlako. "Gaixotasunaren igoera berri bat ez bada ematen, ehuneko ehunean ezin dutelako lan egin izango da. Horrek salba gaitzake", esan du.

"Enpresetan sindikatuekin adostu gabe aurkeztu dituzte Prebentzio Planak, eta kopìa-pega bat besterik ez dira izan itxurakeria egiteko", azaldu du idazkari nagusiak. Patronalaren irizpideak oinarri hartuta egindako itzulera batean lan osasuna erdigunean egotea ezinezkoa dela berretsi du, lan heriotzei dagokienez daramagun urte odoltsua lekuko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...