2026-06-17
InicioIndustriaMetalGallardo taldeak 76 langile kaleratu ditu Corrugados Azpeitian

Gallardo taldeak 76 langile kaleratu ditu Corrugados Azpeitian

Espedientearen negoziazio epea amaitu denean, Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitia eta Lasaorako mahai gainean jarritako proposamenean ez atzera egin. Gauzak honela, Azpeitiako plantila osoa, hau da, 278 langile kalera eta Lasaoko plantila erdia baino gehiago, hau da, 68tik 38 langile, kalera joateko arriskuan daude. Enpresa batzordeak Gallardoren eredu enpresarialak langabezia dakarrela salatu du eta instituzioei eskualde eta langileen interesak defendatu eta babestu ditzatela eskatu die.

CORRUGADOS AZPEITIAKO ENPRESA BATZORDEAREN IRAKURKETA

Corrugados Azpeitia, Corrugados Lasao eta Extremadurako beste bi enpresari eragiten dien espedientearen negoziazioa akordiorik gabe amaitu da. Ez da negoziaziorik eman, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasaorako proposamenak aldaketarik gabe mantendu baititu Alfonso Gallardo Taldeak: Corrugados Azpeitiako plantila osoa, hau da, 278 langile kalera eta Corrugados Lasaorako plantila erdia baino gehiago, hau da, 68 langileetatik 38 langile kalera.

Gallardo Taldeak inposatu digun negoziazio formatuan ezinezkoa zen akordioa lortzea. Komiteek egindako proposamen guztiek ez dute ezertarako balio izan, Gallardo Taldeak ez ditu kontutan hartu eurek aurkeztatuko kontu ekonomikoei guk egindako zuzenketak. Ez du Corrugados Azpeitiarako langile guztiak kaleratzea baino beste irtenbiderik ikusi nahi. Gallardo Taldeak ez du negoziatu nahi izan.

Azken egunotan, langileak nahastu nahian dabil Gallardo, kalerapenetan bolondres apuntatu nahi izango lukenari diru gehiago eskeiniz. Gaur, estrategia hori salatu nahi dugu eta kale egin duela esan daiteke langile kopuru txikia bakarrik bolondres agertu delako eta, aldiz, langile gehienak lanpostuak mantentzearen alde daudelako.

Joko zikin honen emaitza ikusita, gaur Corrugados Azpeitian 80 kalerapen inguru gauzatuko dituela iragarri digu Gallardo Taldeak, horrela, Corrugados Azpeitia enpresak izan dezakeen etorkizunari muzin egiten dio. Gaurko kalerapenak Gallardok hasitako ihesaldiko beste pausutzat jotzen dugu.

Kalerapenekin, ezta plantila osoko kalerapenarekin ere, ez da guretzat borroka amaitzen, borrokak iraungo du azkenerarte, gure enpresa zabalik eta produkzioarekin mantentzeko azken aukera erabili arte.

Bestalde, denon artean arazo honi irtenbidea ematea lor genezakeela esan genuen, baina orain instituzioak ez dira dagokien papera jokatzen ari. Ez ditugu gure alboan ikusten une larri hauetan eta, horregaitik, Eusko Jaurlaritzari Gallardo Taldeari emandako 5 milioi euroko diru laguntza bueltatzen eskatzea exijitzen diogu eta Gipuzkoako Diputazioari ordaindu gabeko B.E.Z.A, 2 milioi euro, atzerapenez ordaintzea ez onartzea eta ordainketa orain eskatzea exijitzen diogu ere.

Herri honek ez luke ongi ikusiko, bere interesak salbatzeagaitik, Gipuzkoan langileei eta instituzioei langabezia eta pobrezia uzten dien enpresarioaren mesedetan aritzea.

Gallardoren eredu enpresarialak kaltea baino ez du ekarri. Honen lekuko 316 familia gure eskualdean eta, ondorioz, Gipuzkoan. Honen aurrean, instituzioek probintzia, eskualde eta langileen interesak defendatu eta babestu beharko lituzke eta asmo hori publikoki egitea eskatzen diegu.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Paro laboral en la Diputación Foral de Bizkaia: más de 600 personas movilizadas por un nuevo acuerdo y convenio y a favor del teletrabajo

Hoy, 17 de junio, las personas trabajadoras de la Diputación Foral de Bizkaia han realizado un paro laboral de dos horas convocados por la Junta de Personal y el Comité de Empresa, con el apoyo de los sindicatos ELA, LAB, UGT y CCOO.

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Nos hemos movilizado para defender los convenios propios del comercio de alimentación

Denunciamos que la iniciativa impulsada por la patronal y las grandes cadenas de distribución amenaza las condiciones laborales pactadas en Hego Euskal Herria en...