2026-10-01
InicioSin categorizarFuntzio publikoan eta zerbitzu publikoetan murrizketak egitea ez da solidarioa

Funtzio publikoan eta zerbitzu publikoetan murrizketak egitea ez da solidarioa

EAJk Gasteizko parlamentuan duen bozeramaileak murrizketa berriak ezarriko dituela jakinarazi du. Bere hitzetan, funtzio publikoan murrizketak egitea gainontzeko langileekiko elkartasun adieraztea da. LABek Egibar jaunak ulertzen duen elkartasuna soilik kapitalarekin egiten dena dela salatzen du.

LAB – Zerbitzu Publikoen Federazioa

EGIBARRI ERANTZUNA: “FUNTZIO PUBLIKOAN ETA ZERBITZU PUBLIKOETAN MURRIZKETAK EGITEA EZ DA SOLIDARIOA”

«EAJk Gasteizko parlamentuan duen bozeramaileak murrizketa berriak ezarriko dituztenaren jakinaren gainean jarri gintuen.

Funtzio publikoan murrizketak egin behar zirela esan zuen, gainontzeko langileekiko elkartasun adierazpen bezala; LAB sindikatuak zera salatu nahi du, Egibar jaunak elkartasuna soilik kapitalarekin egiten dena dela ulertzen duela, funtzio publikoan murrizketak egitea zerbitzu publiko gehiago pribatizatzearen aurretik egiten dena dela, horrela kapitalari negozio gehiago emanez. Horixe da Egibar jaunaren elkartasuna, eta horiexek dira bere asmoak.

Langile klasearekin benetan kezkatuta egotekotan hain zuzen ere kontrakoa egingo luke: zerbitzu publikoetan inbertitu enplegu publikoa sortuz, horrek eremu pribatuan enplegua sortzera eramango luke, eta pertsona guztien bizi baldintzak hobetuko ziren.

Bestalde, funtzio publikoan murrizketak egitea ez dela kontu berria, eta zerbitzu publikoetako langileek dagoeneko murrizketak pairatu dituztela, dagoeneko kaleratzeak eman dira enplegu publikoa suntsituz, eta gaurdaino jendartea gehiago hondoratzeko baino ez duela balio izan. EAJk hauteskunde kanpainan bere lehentasuna enplegua zela esaten zigun. Defendatzeko modu bitxia benetan, nola eta enplegu publikoa erasotuz! Hauteskundeetako hitzak ez du bi egun ere iraun.

Horrekin batera aurrerantzean Gasteizko Gobernua kudeatuko dutenen ohartarazpenek sortzen diguten kezka adierazi nahi dugu. Izan ere, funtzio publikoan egingo dituzten murrizketen mehatxuarekin batera eremu guztietan legeari men egingo diotela jakinarazten digute, eta horrek suposatzen duena da justizian murrizketak, pentsioetan murrizketak, hezkuntzan murrizketak, osasungintzan murrizketak…

Egibarrek dio hori guztia kontsentsutik eta akordiotik abiatuta egiteko asmoa duela. Argi eduki LABekin ez duela kontatuko, LAB ez da horrekin bat etorriko, LABek ez du horretan lagunduko, are gehiago aurrean edukiko gaitu, protesta eta mobilizazio eskaintza zabal eta bateratzaile batekin.

Euskal Herria, 2012ko azaroaren 30ean»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Exigimos a Osakidetza propuestas concretas que den respuesta a las reivindicaciones de la plantilla

La Dirección de Osakidetza ha explicado hoy la propuesta que remitió a los miembros de la Mesa Sectorial. Se trata de un primer borrador de Acuerdo Regulador de Condiciones de Trabajo que no recoge ninguna propuesta sobre temas troncales como mejoras retributivas, reducción de jornada o cargas de trabajo reivindicadas por los sindicatos de la Mesa Sectorial.

No permitiremos que se despida a trabajadores y trabajadoras porque las patronales no cumplen con los acuerdos

En febrero de 2024 firmamos el Acuerdo Fin de Huelga (AFH) en los centros escolares de iniciativa social. Al día siguiente, los y las...

La nefasta gestión empresarial condena a Olazabal y Huarte al concurso de acreedores

La histórica empresa gasteiztarra se enfrenta al cierre y a la destrucción de 30 puestos de trabajo. La empresa Olazabal y Huarte ha encadenado años...