2026-08-16
InicioServicios PúblicosGobierno VascoEusko Jaurlaritzak lanaldiaren luzapena inposatuko du CONFEBASKen mesedetan

Eusko Jaurlaritzak lanaldiaren luzapena inposatuko du CONFEBASKen mesedetan

Aurtengo lanaldia negoziatzeko ahaleginak inposizio batez amaitu dira. Gobernuak lanaldi-aldaketa inposatuko die langileei. Urtean 45 ordu gehiago egin beharko ditugu eta, horretaz gain, antzinatasun egun guztiak galduko ditugu. Norberaren kontuetarako egunak, berriz, hirura murriztu dituzte.

Egun hauetan, LABek, ELAk, UGTk eta CCOOk benetako ahalegina egin dugu beste euskal administrazio batzuetan hitzartutakoaren antzeko zerbait adosteko. Negoziazio Kolektiboko zuzendariak, berriz, une oro inposatu du Urkulluren gobernuaren iritzia: 1592 ordu lan egin behar da, ordu bat bera ere murriztu gabe. Aukera libreko egunak hartu ahal izateko, eguneroko lanaldia luzatu eta udako lanaldia murriztu beharko dugu.

Sektoreko mahaian gauden sindikatuek aho batez errefusatzen dugu inposizio hau eta, ondorioz, mobilizatzera deitu dugu. Lakuan mobilizazioa egin dugu gaur, eta datorren astelehenean ere, martxoak 25, LABek, ELAk, CCOOk eta UGTk kontzentrazioak egingo ditugu Lakuan, eta dei egiten dizuegu bertako langileei kontzentrazio horietan parte hartzera.

Sindikatuen borondatea argia eta bateratua da: inposizio honen aurrean, Iñigo Urkullu buru duen Gobernuari exijitzen diogu ez dezala inposatu lanaldiaren zirkularra, lanpoltsetako milaka lagun utziko baititu lanik gabe, eta dei egiten diogu sindikatuek lana banatzeko egindako proposamenak babesteko, hau da, behin-behineko langileak kontratatzeko aukera ematen duten lanaldiak jartzeko.

Eusko Jaurlaritzak ateak ireki dizkie behin-behineko langileen kaleratze masiboei, eta hori guztia Confebaski eta haren sektore eta lurralde antolakundeei erraztasunak emateko enpresa pribatuetako hitzarmenetan lanaldi-luzapenak inposa ditzaten, elkar hartuta baitihardute enpresa guztietan behin-behineko langileak aldraka kanporatzeko.

Eusko Jaurlaritzako langile guztiei dei egiten diegu mobilizazioetan parte hartzera, eta sindikatu guztien batasuna proposatzen dugu eraso basati honi aurre egiteko. Halaber egiten diegu dei gizarte-eragileei lanaldia luzatzeko ahalegin hau eragozteko, are gehiago langabeziaren hazkundea lazgarria bihurtu denean. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...