2024-04-19

Euskaraldia

KALEAN ZEIN LANEAN, EUSKARAZ ASKATASUNEAN

2018eko edizioan egin genuen bezala, 2020 honetan ere Euskaraldian parte hartzen ari gara. Nagusiki euskaraz funtzionatzen duen sindikatua izanik, gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea dugu helburu, Euskaraldiak iraun bitartean; hots, azaroaren 20 eta abenduaren 3 bitartean. Hala, gure egoitza guztiak Arigune izango dira egunotan, eta euskara hutsean egiten ari gara kanpo- komunikazio osoa ere, prentsa, webgunea eta sare sozialei dagokienez. Euskaraldi on izan dezazuela!

[td_block_4 tag_slug=»euskaraldia» limit=»6″]