Euskaraldia

KALEAN ZEIN LANEAN, EUSKARAZ ASKATASUNEAN

2018eko edizioan egin genuen bezala, 2020 honetan ere Euskaraldian parte hartzen ari gara. Nagusiki euskaraz funtzionatzen duen sindikatua izanik, gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea dugu helburu, Euskaraldiak iraun bitartean; hots, azaroaren 20 eta abenduaren 3 bitartean. Hala, gure egoitza guztiak Arigune izango dira egunotan, eta euskara hutsean egiten ari gara kanpo- komunikazio osoa ere, prentsa, webgunea eta sare sozialei dagokienez. Euskaraldi on izan dezazuela!

Lan mundua euskalduntzeko konpromisoa berresten dugu, Euskaraldiatik harago

LAB eta ELA sindikatuok 50 langiletik gorako enpresetan Euskara Planak negoziatu daitezela eskatu genuen Euskaraldiaren atarian, eta eskaera hau berresten dugu euskararen erabilera sustatzeko dinamikaren amaieran ere, Nazioarteko Euskararen Egunarekin bat. Euskaraldiaren ondoren urrats berriak emango ditugu eskaera hau gauzatu dadin.

Irmoki salatzen dugu EAJ-PSEren gobernuak euskararen ikaskuntzaren doakotasunerako legea atzera bota...

Eusko Legebiltzarrean enegarrenez euskararen doakotasuneran inguruko eztabaida gauzatu den honetan, LABek berretsi egiten du 2019ko martxoan kaleratu zuen proposamena, eta inoiz baino indar geahiagorekin garatzeari ekin behar zaiola uste du.

Modu aktiboan hartuko dugu parte Euskaraldian

2018eko edizioan egin zuen bezala, 2020 honetan ere Euskaraldian parte hartuko du LABek. Nagusiki euskaraz funtzionatzen duen sindikatua izanik, gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea izango dugu helburu aurten, baita sindikatu barruko hizkuntza prozesuetan euskararen erabilera areagotzea ere.

Langileen parte hartzea beharrezkoa izango da eremu sozioekonomikoan euskararen egoerari buelta...

Euskararen Egunaren atarian gauden honetan, LAB sindikatuak nabarmendu nahi du aurtengo fokoa eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko egin diren eta egiten ari...

Eskola jangeletako GASCA enpresako langileentzat gaur ireki dute euskara ikastaroetan izena...

Ordu gutxi falta dira Euskaraldia amaitzeko, Euskararen Nazioarteko Egunaren etorrerarekin, baina honek ez du esan nahi ezer bukatu denik. Hain zuzen ere, LAB...

Euskara erabili nahi dutenentzat ingurune sozial eroso, abegikor eta naturala da...

Abian da Euskaraldia, eta 11 egunez Ahobizi eta Belarriprest izango gara sindikatuan. Hain zuzen ere, langileok Euskaraldian subjektu aktiboak izango...