2025-12-07
InicioAcoso SindicalEuskal sindikatuek lan sindikalaren kriminalizazioa salatu dute

Euskal sindikatuek lan sindikalaren kriminalizazioa salatu dute

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek agerraldia egin dute gaur lan sindikalaren kriminalizazioa salatzeko. Aipatu sindikatuetako ordezkariek, Gernikan 2011ko urtarrilaren 27an deitua izan zen greba orokorraren deialdiaren barruan, Ertzantzak pikete batekin izan zuen jarrera eta haren ondorioak salatu dituzte. Gertaera haien harira 18 lagun prozesaturik daude eta ostegunean izango dute epaiketa. Inputatuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute datorren ostegunean, hilaren 10an, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen irakurketa

LAN SINDIKALAREN KRIMINALIZAZIOAREN SALAKETA

«Hemen gauden sindikatuok behin baino gehiagotan argi eta garbi adierazi dugu ez dugula bat egiten inposatu nahi diguten eredu sozial eta ekonomiko honekin eta ez gaudela prest men egiteko.

Krisiaren aurrean hartu dugun jarrerak bere ondorioak ditu, botere ekonomikoak eta politikoak ez dutelako barkatzen.

Honen adibidea da gaur agerraldi honen bitartez egin nahi dugun salaketa. Hain zuzen ere salatu nahi dugu Gernikan 2011ko urtarrilaren 27an deitua izan zen greba orokorraren deialdiaren barruan, Ertzantzak pikete batekin izan zuen jarrera.

Egun horretan Ertzantzak pikete informatibo bat erretenitu eta identifikatu zuen.

Poliziaren aktuazio horren ondorioz gaur egun 18 lagun prozesu judizial batean inplikaturik daude, bertan 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko izuneko eskaera fiskala dutelarik.

Egoera hauek ez dira berriak eta azken urteetan sindikalgintzan murgiltzen ari garenok kriminalizazio prozesu iraunkor bat pairatzen ari gara.

Instituzioak eta kapitala jada ez dira konformatzen inposaketen bitartez gure eskubideak zapaltzeaz edo murrizteaz, inposizioekin batera erantzunik ez egotea, bake soziala nahi dute eta horretarako sumisioa, gizabanakoa ezabatzea bilatzen dute.

Ez dute beraien praktika eta dinamika antidemokratikoekiko erantzunik onartzen eta beraz beraiek ezartzen dituzten joko arauetatik kanpo dagoenari zigor bikoitza inposatzen diote:

• Alde batetik beraiek erabakitako eta inposatzen dizkiguten arau kolektiboaren bidez denon eskubideak zapaltzen dizkigute.
• Eta beste aldetik, inposatutakoaren aurka protestatzen duenari zigor indibiduala, penala edo ekonomikoa eta zenbait kasuetan biak, ezarriz.

Azken urteotan horrelako egoera tamalgarri asko bizi izan dugu. Arrazoi desberdinengatik konfrontatzen dutenen aurka, lehendabizi beraien desakreditazio publikoa bilatzen da.

Sistemaren propaganda aparatu osoak zilegia den aldarrikapenaren aurka jotzen du, kasu gehienetan ez dira mobilizazio edo protesta hauen arrazoiak ezagutzera ematen, ez dira egoera hauetara ailegatu izanaren jatorriak aztertzen ondorioak baizik. Honek helburu argi bat du inposatzen zaigun ereduaren aurka konfrontatzen duenarekiko jendartearen deslegitimazioa, isolamendu soziala, bazterketa bilatzen dute.

Salatzen ari garen egoera areagotu egiten da eta larritasun gehiago hartzen du greba orokor baten prozesuan.

Azken urteetan Euskal Herrian aurrera eraman ditugun deialdietan ikusi dugu nola denak balio izan duen greba deialdia desitxuratzeko, gutxieneko zerbitzuen dekretuen erabilera maltzurretik hasita, grebaren arrazoiak izkutatzea, pikete informatiboen kriminalizazioa, edo zenbait unetan poliziak izan dituen jarrerak.

Boterean daudenei ahaztu egiten zaie greba egitea eskubide bat dela, lan duina, osasungintza, hezkuntza edo etxea izatea diren moduan.

Lehen aipatu dugun moduan irekitako prozesu judizial honekin bestelako modelo ekonomikoa aldarrikatzen dugunen kriminalizazioa bilatzen da.

Hau ez da kasualitate bat. Desmotibazioa bilatzen dute eta honen bitartez sektore konprometituen desmobilizazioa helburua dute.

Horregatik, honakoa eskatzen dugu.

– Irekitako prozesu judiziala bertan behera gelditzea, bai zigor penalari zein administratiboari dagokionez.

– Eta beste aldetik, inputatuei elkartasuna adierazteko datorren ostegunean, hilaren 10an, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean goizeko 9:00etan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia egiten dugu.

Euskal Herrian, 2013ko urtarrilaren 8an» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

   

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...