2026-02-03
InicioAcción SocialDerechos SocialesEuskal Herrian TTIPari EZ! aldarria Eragile Sozial eta Sindikatuen Gunearen eskutik

Euskal Herrian TTIPari EZ! aldarria Eragile Sozial eta Sindikatuen Gunearen eskutik

Eragile Sozial eta Sindikatuen Guneak TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintza egun dezentralizatuari jarraituz Bilbon eta Iruñean ekimen ezberdinak egin dituzte. Bilbon, goizeko 10etan, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean hitzaldi bat izan da eta ondorenean Arriaga plazan Merkatu Gardena egin da. Iruñean sentsibilizazio eguna izan da.

Eragile Sozial eta Sindikatuen Gunea
EUSKAL HERRIAN TTIPari EZ!
Aldarrika dezagun demokrazia! Egin aurre multinazionalen botereari! Pertsonak eta planeta, etekinen gainetik!

TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintza egun dezentralizatua egiteko deialdia

Europako jendarte zibilak, sindikatuek, nekazariek eta oinarriko ekintzaile taldeek ekintza egun baterako deialdia egin dute uneotan negoziatzen ari diren TTIP, CETA eta merkataritza libreko beste hitzarmen batzuk geldiarazteko, eta merkataritza politika alternatiboak sustatzeko, zeinek lehentasun gisa izango dituzten pertsonen, demokraziaren eta ingurumenaren eskubideak.

Europar Batasunaren (EB) eta Amerikako Estatu Batuen (AEB) arteko Merkataritzako eta Inbertsiorako hitzarmen Transatlantikoak (TTIP, ingelesezko siglekin), eta EB eta Kanadaren arteko Hitzarmen Ekonomiko eta Komertzial Integralak (ingelesez CETA) ezin argiago adierazten dute merkataritza eta inbertsioen inguruko negoziazioa antidemokratikoa dela, eta soilik korporazio multinazional handien onerako ari direla eztabaidatzen.

Iritzi publikoari ez zaio ia informaziorik ematen; lobby korporatiboak, aldiz, jakinaren gainean daude. Hitzarmen hauek gauzatzen badira, enpresa multinazional handiek eskubide esklusiboa izango dute gobernuak salatzeko arbitraje¬auzitegi pribatuetan (hauek sistema legislatibo nazional eta europarretatik independenteak izango dira).

Gainera, hitzarmen horiek osasun eta segurtasun arloan indarrean dauden estandarrak murriztu egingo dituzte, Atlantikoz gaindiko araudien armonizazioa medio, eta gobernu nazional eta tokikoek praktika kaltegarriak galarazteko duten boterea ahulduko dute, esaterako fracking¬ari edota transgenikoen erabileari dagokionez.

Oinarrizko zerbitzu publikoak gutxitu edo pribatizatu egingo dituzte, eta eskubide sozial zein laboralei erasan egingo diete. Politika hauek egungo eredu sozialen eraispenarekin lotuta daude, eta beren helburua oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatzea da, batik bat austeritatearen, krisiaren eta lehiakortasuna hobetzeko ustezko beharraren izenean. Ekintza egunak Europa mailan kalera aterako du gure jarrera: ez gaude ados.

Aipatutako politiken inguruko eztabaida herritarrenganaino eramango dugu; izan ere, Europar Batzordeak eta estatuetako gobernuek prozesu honetatik baztertu egin nahi dituzte herritarrak.

Halaber, kanpaina egingo dugu bestelako politika ekonomikoak egiteko ditugun alternatiben alde. Gure elkartasuna adierazi nahi dugu mundu guztian zehar gure kezkekin (ingurumena, demokrazia eta giza¬eskubideak zein eskubide sozialak) bat datozen pertsonekin.

TTIP, CETA, TISA eta antzeko hitzarmenei altoa emango diegu Europa, Kanada eta AEBetako herritarrek salaketa indartsua eginez. Era guztietako banako, erakunde eta koalizioei dei egiten diegu parte har dezaten, Europan zehar ekintza dezentralizatu eta autonomoak eginez. Ongi etorria eman nahi diegu munduko gainerako tokietako ekintza solidarioei, informazioa zabaldu eta tokian tokiko mobilizazioetan parte hartzera bultzatzen duten heinean.

Gune Plataformak urriaren 10ean ekitaldi hauek antolatu ditu:
• Bilbon, goizeko 10etan, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean hitzaldi bat. Ondoren, Arriaga plazan Merkatu Gardena ospatzen ari da.
• Iruñean sentsibilizazio eguna izango da, gai hauen inguruan.

LEHIA HAU IRABAZ DEZAKEGU! 
BAT EGIN BOTERE MULTINAZIONALAREN AURKA!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA y CGT denuncian la actitud de VW Navarra, UGT y CCOO para eludir la ley y amenazar a la plantilla

Desde los sindicatos ELA, LAB y CGT queremos denunciar, por considerarla inadmisible, la actuación de VW Navarra, UGT y CCOO, intentando presionar y coaccionar...

LAB denuncia el acuerdo del PNV con el Gobierno español para desahuciar a las personas en situación más vulnerable

Con este acuerdo los jeltzales atentan contra los derechos de los inquilinos y inquilinas sin ofrecer ninguna alternativa para las personas en situación de...

La Marcha Mundial de las Mujeres* de Euskal Herria ha presentado una herramienta de lucha renovada para seguir articulando respuestas colectivas frente a la...

LAB asume el compromiso de participar en ella. La reivindicación de la autodefensa feminista ha ocupado un lugar central, reforzando el protocolo para hacer frente...