2025-11-08
InicioAcción SindicalEnpleguaren flexibiltatea helburu duen ANI akordioaren aurkako Manifestazioa Baionan

Enpleguaren flexibiltatea helburu duen ANI akordioaren aurkako Manifestazioa Baionan

Atzo, 2013ko urtarrilaren 11an CFDT, CFTC eta CGC sindikata eta patronalaren artean adostu ANI akordioaren kontrako manifestazioa egin zen Baionan. Frantses gobernuak enpleguaren flexibiltatea helburu duen akordioa datozen asteetan lege bilakarazi nahi du.

 Akordioaren ondorioak
Lansariaren apaltzea onartu beharra edo/eta lanaldiaren luzatzea, trukean diru ordainik jaso gabe : BESTELA KANPORAKETA 

Langileari mugikortasuna inposatzen ahalko zaio, distantzian mugarik ezarri gabe eta ukatzeko aukerarik izan gabe: BESTELA KANPORAKETA 

Lanaldi erdien aldeko apostua egiten da lanaldi osoen kalterako: PREKARITATE GEHIAGO 

Kausa errealik gabeko kanporatzeetan ere, kanporatze indemnizazio penagarriak jasoko ditu langileak : 
KANPORATZEKO ERREXTASUNA 

Kanporaketa prozedurari dagokionez, legeak dituen berme gutxiak ez aplikatzeko ateen idekitzea: KANPORATZEKO ERREXTASUNA 

CDI kontratua kolokan ezarriko da, egitasmo batek irauten duen bitartean aplikatzen ahalko den sasi «CDI»arekin : 
MUGAGABEKO PREKARITATEA

Frantses gobernuak hartu neurrien ondorioak : 
Gobernuak 2013 bukaerarako langabezi tasa apaltzeko helburua omen du : LANGILEENTZAKO INONGO BABESIK GABEKO LAN KONTRATUAK SORTUZ ? 

Gobernuak erretretei begirako neurriak hartu nahi ditu : 65 URTE ARTE LAN EGINEZ SOILIK ESKUBIDE HORI IZATEKO ?

Gobernuak erosteko ahalmenari bultzada bat eman nahi omen dio : FUNTZIONARIOEI SOLDATAK IZOZTUZ/ FUNTZIO PUBLIKOA SUNTSITUZ ?
 

LAB SAREAN
{module[111]}
 

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Iniciarán paros de 2 horas por turno en la empresa Añarbeko Urak

El comité de empresa que representa a los trabajadores y trabajadoras encargados del mantenimiento de las depuradoras de agua potable y residual, estaciones de...

El consejero Pérez Iglesias está tratando de enredar el debate sobre la financiación de EHU

Se están difundiendo mensajes sobre la financiación de la EHU en base a las declaraciones de Juan Ignacio Perez Iglesias, consejero de Ciencia, Universidades...

Sentencia sobre la OPE de Técnicos/as de Integración Social: el euskera, de nuevo, en el punto de mira

Una vez más, los tribunales han puesto el euskera en entredicho. Esta vez, en la OPE de Técnicos/as de Integración Social de la GUFE...