2026-06-18
InicioEuskal Herria“Enplegu eta babes sozialeko gaietan erabaki ahalmen osoa emango digun estatus politiko...

“Enplegu eta babes sozialeko gaietan erabaki ahalmen osoa emango digun estatus politiko berri bat behar dugu”

Euskadiko Autogobernua Eguneratzeko ponentziaren baitan, LAB eta ELA sindikatuok hitza hartu dugu Gasteizko Legebiltzarreko autogobernu batzordean. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk enplegu eta babes sozialeko gaietan erabaki ahalmen osoa emango digun estatus politiko bat aldarrikatu du, gaur egungo autogobernu maila ez nahikoak ekarri dituen ondorioak agerian jartzeaz gain.


 LAB sindikatuaren konparezentzia autogobernu batzordean
 EAEko Autogobernu ponentzia: ELAk eta LABek estatus politiko berri bat aldarrikatzen dute

Aranbururen esanetan, “egoera sozio-laboralak erabakiak hartzea eta neurriak ezartzea eskatzen du”. Datuak ikusi besterik ez dago. Biztanleen %16,4 pobrezia arriskuan dago. Gaur gaurkoz, datuek adierazten duten bilakaera kezkagarria dela. 2016ko zenbakien arabera, 122.566 pertsona bizi dira pobrezian (%52 emakumeak), 2008an baino %36,6 gehiago. Gainera, laguntzak jasota ere, pobrezia egoeratik atera ezinik daude 63.069 herritar.

“Lan munduko datuak erakusten dute krisi soziala areagotuko dela eta, egoera iraultzen ez bada, betikotu egingo dela”. Erreformek ekarritako lan munduak prekarietatea egiturazko errealitate bihurtzen du. Langileen babesa nabarmen jaitsi da eta estatalizazioaren bidez soldatak erasotu eta lan baldintzak kaskartu dituzte. Beraz, argi esan dezakegu bertako instituzioek aldarrikatzen duten egoera ekonomiko eta sozial paregabearen atzean krisi sozial onartezina ezkutatzen dela”.

LABen iritziz, autogobernu maila ez da nahikoa, edozein jendarte eredu eraikitzeko oinarrizko gaiak diren lan harremanak eta babes sozial sistema erabakitzeko ahalmenik ez badago. 2002An, Rafa Diezek azpimarratu zuen jada Autonomia Estatutua, “23 urteko ibilbidearen ondoren, tresna agortu bat” zela. “Ez du ibilbide estrategikorik Euskal Herriaren eraikuntza politiko eta sozialean aurrera egiteko”, esan zuen orduan. 15 urte pasa diren honetan salatu behar dugu “urte hauetan autogobernua ez dela indartu, gutxitu baizik”.

Enplegu eta babes sozialeko gaietan erabaki ahalmen osoa emango digun estatus politiko berri bat behar dugu. Gabezia handiekin jaio zen Autonomia Estatuari dagokionez, beraz, ez dugu iruzur berririk onartuko. Estatutu politiko berriak EAEko biztanleon erabaki ahalmen osoa ziurtatu behar duela deritzogu. Marko juridiko eta politiko berri bat behar dugu Euskal Herria politikoki eta sozialki modu demokratikoan eraikitzeko. Honengatik guztiagatik, Eusko Legebiltzarrari “markoa berritzeko prozesua martxan jartzeko” eskari zuzena egin dio Aranburuk.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La plantilla de CEMOSA denuncia que el amianto mata

El pasado 9 de mayo falleció el trabajador de CEMOSA, empresa situada en Atxondo, Juan Mazorriaga Maguregui Matxorri, como consecuencia de su exposición al...

Seguimiento masivo de la huelga en la planta embotelladora de PEPSICO de Etxebarri-Ibiña

La plantilla de PEPSICO está secundando una jornada de huelga, a convocatoria de su comité de empresa, para denunciar el uso abusivo y arbitrario...

Desde LAB exigimos que se corrija inmediatamente la financiación del salario de las trabajadoras familiares

Tras la instancia presentada en el Departamento de Derechos Sociales del Gobierno de Nafarroa, en marzo recibimos la respuesta de que se iba a realizar un “análisis” de los módulos de financiación de las trabajadoras familiares recogidos en el DF 48/2020. Tres meses después aún no tenemos una respuesta y este colectivo de los servicios sociales de base sigue sufriendo un agravio comparativo intolerable.