2025-12-18
InicioMujeresMartxoak 8EMAKUMEOK ERABAKI DUGU: zapalkuntzaren aurka eredu berri bat

EMAKUMEOK ERABAKI DUGU: zapalkuntzaren aurka eredu berri bat

2008. urtean krisia hasi zenetik, ikusten ari gara honen aitzakia pean bata bestea baino bortitzagoak izaten ari diren erreforma ezberdinak inposatzen ari direla. Erreforma hauek guztiak langileria osoari kolpatuko bagaitu ere, oso modu bortitzean eragingo digu kolektibo kaltetuenak osatzen ditugunoi, emakumeoi barne.

Martxoak 8
LABeko emakumeon asanblada Iruñeako Gurutze Plazako institutuan 10:00etan.

 EMAKUMEOK ERABAKI DUGU: zapalkuntzaren aurka eredu berri bat

Inposaturiko neurri hauek guztiek prekarietate laboral eta sozialea modu ikaragarrian areagotzea suposatuko dute eta bereziki emakumeon kasuan, urteetako borrokari esker lorturiko eskubideak ere galtzeko arriskua izanik. Baina argi daukagu ez gaudela prest egoera hauek guztiak onartzeko.

Neurri hauen artean aipatzekoak dira kontziliazioari oraindik oztopo handiagoak ipiniko dizkiotela, jardunaldi partzialetan ordu estrak onartuko direlako eta modu honetan, lantokietan malgutasuna areagotuz, zaintzarako lan orduen murrizketan ordu konkrezioa egiteko eskumen osoa emango die enpresei beraiek erabaki dezaten eta langileekin ez adosteko, amatasun edo eta zaintzarako baimenaren ondorengo diru laguntzak kendu dituzte eta absentismoaren ondoriozko kaleratzeak erraztuko dituzte, jakinda honek ondorio larriak izango dituela bereziki emakumeon kasuan, izan ere, oraindik bateragarritasunak gure gain erortzen jarraitzen duelako.

Modu berean ezin ditugu aipatu gabe utzi murrizketa guztiak, emakumeongan eragin zuzena izango dutenak, hauen artean gutxieneko soldata interprofesionala izoztea, bereziki kaltegarria etxeko langileentzat eta enplegu zentro berezietan dauden langileentzat beste batzuen artean (azken hauen soldata kopuru honen arabera erabakitzen da), pentsioen murrizketa non berez emakumeon kasuan askoz txikiagoak dauzkagun, gastu soziala txikitzea, zerbitzu sozialen murrizketa ekarriko duena. Azken hau beharrezkoa dugu kontziliazioa posible egin ahal izateko eta ondorioz, emakumeok lan gehiago egin beharko dugu korrespontsabilitatea ez delako sustatuko…

Premiazkoa da eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea Euskal Herrian. Eraso hauei aurre egiteko aukera bakarra dugu. Eredu berri bat non emakumeak eraikuntza honen parte izango garen, eredu berri bat non langileriaren erdia baino gehiago osatzen dugun emakumeok kontuan hartuak izango garen, eta egungo eredu patriarkala suntsitzea helburu izango duena.

Eredu justuago bat, non lanaren banaketa erreal bat emango den, lana bere osotasunean kontuan harturik. Eredu honek ez du babestuko emakumeok egiten dugun lan erreproduktiboari inolako aitortza sozial ezta ekonomikorik ez egitea.

Baina jakitun gara aldaketa hauek guztiak erdiesteko emakumeok hitza eta erabakia izan behar dugula, izan ere, edozein aldaketa ez baita nahiko izango euskal emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza hirukoitza gainditzera zuzenduta ez badago. Honetarako alternatiba bakarra daukagu, prozesu hau guztia feminismotik eraikitzea, egun dauden neurri partzialetatik haratago benetako aldaketa estruktural bat izan dadin, non gure eskubideak aitortuak izango ditugun.

LABetik oinarrizkoa deritzogu mobilizazio sozial, sindikal eta politikoa bultzatzea euskal herriko emakumeok gure etorkizuna erabaki dezagun.

Hau guztia kontuan harturik, datorren martxoaren 29an emakumeek greban parte har dezazuen deialdi berezi bat egin nahi dizuegu, gune hauek ere gureak egin eta ikustarazi aspaldi erabaki genuela ez gaudela prest inolako zapalkuntzarik onartzeko.

Gure herrian eredu berri bat sortzera goaz!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB también llama a llenar Miribilla el 27 de diciembre para dar un nuevo impulso al euskera

La emergencia lingüística del euskera es cada vez más evidente. Cada vez hay más estudios que demuestran que el euskera no tiene el futuro...

LAB exige a Arcelor AMDS y al comité de empresa que aclaren el futuro de la plantilla de Legasa

El sindicato LAB denuncia la falta de información sobre el futuro de la plantilla del centro de trabajo de Legasa tras el inicio del...

LAB reafirma su apuesta por la acción sindical antirracista en el Día Internacional de las Personas Migrantes

Hoy, Día Internacional de las Personas Migrantes, y todos los días, en LAB queremos reconocer a estas y estos compañeros por estar sosteniendo en muy malas condiciones laborales sectores fundamentales de la economía vasca, y sobre todo, poner en valor su aportación social, cultural y política en los pueblos y barrios de Euskal Herria.