2026-09-22
InicioRepresiónElkartasuna ez da delitua, #herriakLibre

Elkartasuna ez da delitua, #herriakLibre

Datorren urriaren 19an Audientzia Nazionalak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez Askapenako kideak eta lau elkarte -Askapena , Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke- epaituko ditu. Internazionalismoaren aurkako eraso honen aurrean gaur Iruñean Espainiar Estatu Inperialista epaitu da. LAB bertan izan da auzipetuei elkartasuna eskaintzearekin batera, borroka internazionalistarekiko eta Euskal Herri internazionalista baten bidean lanean jarraitzeko bere konpromisoan berretsiz. 

"Herriak Libre" dinamikaren baitan irailetik aurrera Espainiar Estatu inperialista epaitzeko "Herri epaiketak" egin dira Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan. Gaur Iruñean jasotakoarekin epai bateratu bat osatu da.

2010ean elkartasun internazionalistaren aurkako sarekadaren ondoren, Espainiako fiskalak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuei 6 urteko espetxe zigorra eta Askapenaren ilegalizazio eskaera egin zuen.

Datorren urriaren 19an Audientzia Nazionalak 5 pertsona hauek eta lau elkarte -Askapena , Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke- epaituko ditu. Fiskaltzak seina urteko seina urteko kartzela zigorra eskatuko du auzipetuentzat eta gainera, aipaturiko lau elkarte horien ilegalizazioa aldarrikatuko du.

LAB, auzipetuei elkartasuna eskaintzeko eta borroka internazionalistarekiko eta Euskal Herri internazionalista baten bidean lanean jarraitzeko bere konpromisoan berretsiz,  "Espainiar Estatu inperialistari herri sententzia" ekimenean eta ondoren izan den martxan parte hartu du. 


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la negociación del convenio de residencias de Bizkaia se encuentra en riesgo de bloqueo

Nos hemos movilizado en Bilbo, ante la sede del Consejo de Relaciones Laborales, antes de la séptima mesa de negociación del convenio de residencias...

Las trabajadoras subcontratadas de limpieza de edificios del Ayuntamiento de Bilbao inician un nuevo ciclo de huelga

Esta mañana han llevado a cabo una manifestación y una concentración, y anuncian varias movilizaciones para los próximos días.

Exigimos que se suspenda la negociación del Acuerdo Marco en Sidenor para dar la palabra a las personas trabajadoras

Hemos pedido la celebración de un referéndum en el centro de trabajo de Basauri para decidir si se debería seguir o no en ese marco.