2024-04-25
InicioSecretaría InternacionalErrepresioaELEAK, Komite Internazionalistak eta LABek Venezuelako UNETE sindikatuko ordezkariek espainiar poliziaren eskutik...

ELEAK, Komite Internazionalistak eta LABek Venezuelako UNETE sindikatuko ordezkariek espainiar poliziaren eskutik jasandako tratua salatu dute

UNETEko nazioarteko departamenduko ordezkaritza osatzen zuten Roger Palacios-ek, Alejandro Marquez-ek eta César Moreno-k Euskal Herrian egon behar ziren egunetan Komite Internazionalistak gonbidatuta bi herrialdietako egungo errealidadeak konpartitzeko. Baina ez ziren inoiz Euskal Herrira ailegatu. Barajaseko aireportuan poliziaren eskuetan hainbat orduz egon eta gero poliziak hiru sindikalista hegazkin batetan sartu zituen eta Venezuelara bueltan bidali zituen.

Venezuelako UNETE sindikatuko ordezkarien kanporaketa dela eta ELEAK, Komite Internazionalistak eta LABen irakurketa

«ELEAKek, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak, herrien arteko elkartasuna jorratzen duen Komite Internazionalistarekin zein LAB sindikatuarekin batera, abenduaren 3an Venezuelako sindikatua den UNETErekin gertatutakoa salatu nahi du. Eskubideen alorrean eraso bat gauzatzen den guztietan, Euskal Herrian azkeneko garaietan erditzen ari den fase politiko berri honen kontrako oztopo bat gauzatzen da, zalantzarik gabe. Euskal jendartearen hainbat eragile sozial, politiko eta sindikaleko ahaleginari esker egun bizi garen une historiko hau posiblea izan da. Posiblea izaten ari da. Eta Estatu Espainolak bere jarrera oztopatzaile eta erasotzailearekin lortu nahi duen bakarra da horrenbeste esfortzuarekin eraikitzen ari den konfiantza politikoa zapuztea.

Komite Internazionalistak-ek urteak daramatza beste herrien errealitatea Euskal Herrian ezagutarazten, eta era berean, Euskal Herriko egoera kanpora zabaltzen. Testuinguru honetan kokatu behar da KI-k UNETE Venezuelako sindikatuari eginiko gonbidapena: alde batetik, krisi ekonomikoa zer eragina ari den izaten Euskal Herrian erakustea eta, bestetik, EH-k egun bizi duen prozesu politikoaren nondik norakoak azaltzea. UNETE sindikatuak bere aldetik, Venezuelako prozesu bolibarianoaren azkeneko urratsen berri eman behar zuen. UNETEko nazioarteko departamenduko ordezkaritza osatzen zuten Roger Palacios-ek, Alejandro Marquez-ek eta César Moreno-k Euskal Herrian egon behar ziren egunetan, abenduaren 3tik 5ra hain zuzen ere, agenda zabala zeukaten burutzeko: hainbat eragile sozial eta sindikalekin hitzorduak lotuak zituzten, hala nola, Elkartzen, Ekologistak Martxan, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, SOS Arrazakeria… eta abarreko eragileekin. Baita hainbat sindikatuko ordezkariekin ere (ELA, LAB, EHNE, ESK, Stee-Eilas, CGT). Bilerak burutu behar zituzten, era berean, egun borrokan dauden lantegi batzuetako langileekin eta Komite Internazionalistakek Bilbon duen lokalean hitzaldi publikoa eskaini behar zuten baita ere.

Baina Palacios, Marquez eta Moreno ez ziren inoiz Euskal Herrira ailegatu. Barajaseko aireportuan poliziaren eskuetan hainbat orduz egon ziren, bitartean itaunketa bat egiten zietelarik. Itaunketa Euskal Herriarekin egon zen lotuta momentu guztietan: ze harreman motak burutu behar zituzten haien EHko egonaldian eta zehazki LABekin zuten harremanaren inguruan galdetu zieten. Gaua Madrilen pasa ondoren, hurrengo egunean poliziak hiru sindikalista hegazkin batetan sartu zituen eta Venezuelara bueltan bidali zituen.

Aipatu behar da ez dela lehenengo aldia UNETEko lagunak Euskal Herrian daudela. Izan ere, LAB sindikatuak ekainean burutu zuen bere VIII. Biltzar Nagusian gonbidatuak izan ziren. Baina, aurretik aipatu bezala, abenduaren hasieran burutu behar zuten egonaldian beste sindikatu batzuekin harremanak izan behar zituzten baita ere.

Komite Internazionalistak erakundeak egiten duen lan internazionalista oztopatzeko ahalegin hori gogor salatu nahi du. Adierazten dugu tinko jarraituko dugula elkartasun zubi sendoak Venezuelako prozesu iraultzailearekin eraikitzen, orain arte egin dugun bezala. Era berean, gure elkartasuna eta besarkada beroena deportatu izan diren militantei bidali nahi dizkiegu.

LABek, bere aldetik, nabarmendu nahi izan du lan sindikala burutzeko Estatu Espainolak etengabe jartzen dituen oztopoak. Zehazki, salatzen ari garen bezalako gertakariek LABen nazioarteko harremanak oztopatzea dute helburu sindikatua era bidegabean kriminalizatuz. Barne mailan, ez da soilik Estatuak bere politika ultraneoliberalaren harira murrizketak ari dela etengabe gauzatzen, baizik eta horien aurrean langileek erabiltzen dituzten tresnak, greba orokorrak hain zuzen ere, kriminalizatzeko ahaleginak burutzen ari dela baita ere. Baina, ikusten ari garenez, kanpora begira ere ez dira makalak Estatu Espainolak jartzen dituen oztopoak: beste herrialdeetako sindikalisten kanporaketa, lehenengo eskutik ikus ez dezaten krisi ekonomikoaren eragina zein EHko prozesu politikoaren garapena.

ELEAK, Komite Internazionalista eta LAB sindikatuarekin batera, salaketa publikoa egitera ekarri gaituen kasuan ez da bakarrik adierazpen askatasuna erasotua izan dena. Harreman sindikal eta politikoak libreki eta inongo injerentziarik gabe gauzatzeko eskubidea erasotua izan da baita ere, informazio izateko eskubidea urratua izan den neurri berean, edozein herrik beste herrietan ematen ari diren prozesuen berri izateko eskubide osoa baitu. Herri harresia eraikitzera dei egiten dugu, Venezuelako herrian ematen ari den prozesu bolibarianoaren nondik norakoak jakiteko eskubidea dugulako. Baina herri harresia ere, Euskal Herrian ez ezik Nazioartean ere gure herrian horrenbeste ilusioarekin eraikitzen ari garen fase berri eta erabakigarri hau ezagutarazteko eskubidea dugulako.

Nahikoa da. Ezin dugu permititu Estatuek gure herrian martxan dagoen erresoluzio eta normalizazio prozesu hau gehiagotan blokeatzea. Blokeo horretan sakontzeko urrats bat ematen den bakoitzean jendartearen aktibazioa lortu behar dugu. Beste behin ere herri harresia eraiki beharra dugu, Estatu espainolak ikus dezan dohanik ezin zaiola atera herri honen kontrako jarrera.

Zentzu honetan, aipatu beharra dugu 82 milioi langile ordezkatzen dituen Munduko Federazio Sindikalak (MFS – FSM)-k gertakari hauek salatu dituela ere. Halaber UNETEko kideek gertatutakoa Lanaren Nazioarteko Erakundean (LNE – OIT) salatzeko asmoa adierazi dute.

Bukatzeko esan, hiru eragileek (hots, ELEAKek, KI-k eta LABek) Bilbon dagoen Venezuelako kontsulatuarengana joko dutela, honek UNETE sindikatuko kideekin gertatutakoa Estatu Espainolaren aurrean sala dezan.

ELEAK, Eskubide Zibil eta Politikoen herri mugimendua
Komite Internazionalistak
LAB sindikatua

Atxekimenduak: Askapena, Berri Otxoak, Bizkaiko SOS Arrazakeria, CGT Sindikatua, Elkartzen, ESK Sindikatua, STEE-EILAS, Ikasle Abertzaleak, Comites de Huelga de los Barrios de San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala, Errekalden Kaleratzerik Ez!, Ekologistak Martxan

Euskal Herrian, 2012.eko abenduaren 20an»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Los sindicatos reivindicamos la urgencia de abordar la prevención para garantizar la salud laboral

Hoy, en vísperas del Día Internacional de la Seguridad y Salud en el Trabajo, los sindicatos LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU y CGT (este último en Nafarroa) queremos denunciar firmemente que las personas trabajadoras nos jugamos nuestra salud en empleos que no garantizan ingresos suficientes para una vida digna.

El Defensor del Pueblo recomienda a Educación “compensar” también al personal PT que ejerce en Formación Profesional

A solicitud de LAB, la institución que dirige Patxi Vera ha reclamado a Educación que adopte las medidas necesarias para que también al profesorado PT de Formación Profesional se el aplique el complemento del 5,45% del sueldo que ya reciben quienes están adscritos a la ESO.