2026-03-11
InicioSin categorizarEhundaka pertsona bildu dira bankuen lukurreriaren aurka eta Miren Peñaren omenean

Ehundaka pertsona bildu dira bankuen lukurreriaren aurka eta Miren Peñaren omenean

.- ‘Astearteetan eguzkitan’ kolektiboak deitutako manifestazioa 18:00etan abiatu da Gurutzeko Plazatik. Ibilaldia isilpean egin da Miren Peñaren senitartekoek hala eskatuta.

Manifestazioa hasi aurretik, Mikel Otazu Hipotekek Kaltetutako Herriarren Antsoaingo Platafomako kideak “egungo sistema salatzea” zela haien helburua adierazi du. “Patronalaren diru-gosea, krisia, lan erreforma eta langileen nahierako kaleratzea” gaitzetsi eta “banku guztien aurkako salaketa” egin du Mikel Otazuk.

Otazuk azaldu du, bestalde, hipotekaren ordainketari aurre ezin diotenean egin “lur jota hurbiltzen direla pertsonak plataformara”. “Deprimituta daude eta plataformek osatzen dugun familiari esker sostengua eta beren etxean jarraitzeko itxaropena” jasotzen dutela gehitu du. 

Era berean “Miren Peñak krisialdia bi urte eta erdian pairatu behar izan zuen, lanetik kanporatu zutenetik” esan du Otazuk. “Lanik eza bazen bere arazo eta larritasun handiena” eta “hipoteka bernegoziatzeko ezezkoa azken estropezua gaindi ezina” izan zela adierazi du amaitzeko. 

Gogoratuko denez, Miren Peñak larunbatean bere buruaz beste egin zuen, Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak (PAH) eta LABek salatu dutenez, langabezian zegoelako eta hipoteka ordaintzeko arazoak zituelako.

Miren Peñak Orkoiengo Faurecia enpresan egiten zuen lan, 2013an kaleratu zuten arte. Langabezia laguntza amaitu zitzaiolarik, ezin izan zion hipotekari aurre egin eta PAHri laguntza eskatu zion. PAHko abokatuekin Laboral Kutxara joan zen, Jarduera Onen Kodea aplikatu ziezaioten eta zorra birnegozia zezaten. Ostiralean, bere heriotzaren bezperan, Laboral Kutxaren gutun erregistratua jaso zuen. Hartan kode hori aplikatzeko baldintzak ez zituela betetzen esaten zioten.

Laboral Kutxak ohar bat karrikaratu du, azaltzeko gutun horretan berean Peñari esaten ziotela bi aldeentzako soluzio egokia bilatzeko prest zeudela, eta Peñaren aurkako etxegabetze prozesurik ez zuela martxan jarri, besteak beste orain arte ordaindu beharreko guztia ordaindu zuelako. PAH-k beste ohar baten bidez erantzun du legeak aukera ematen duela Jarduera Onen Kodea aplikatzeko baldintzak ez beteta ere. Gure kolaboratzaile Asier Azpilikuetaren aburuz, ohar borroka horretan Kutxa atera da garaile.

Bestalde, Peña LAB sindikatuko afiliatua zen. Eta LABek gogor salatu du Peña eta beste 10 lagun Orkoiengo Faureciatik bota zituztelarik UGTk izan zuen jarrera. UGTk ere gogor erantzun dio.
 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[OPINIÓN]: A la Presidenta Chivite y a la dirección de PSN, Contigo Zurekin y UPN

Somos Begoña Agundez Rodríguez y Gilda Elisa Solares Alonzo delegadas de ELA y LAB en la residencia de ancianos Amavir Mutilva y en la...

ELA y LAB notifican a la patronal CEN otra convocatoria para el 25 de marzo, exigiendo que se siente a negociar un salario mínimo...

Representantes de los sindicatos ELA y LAB se han reunido hoy con responsables de la Confederación Empresarial Navarra (CEN) para abordar la posibilidad de...

LAB considera muy grave la estrategia planificada de CCOO para ir en contra de la normalización del euskera en la administración pública

Con el apoyo de jueces euskaráfobos, CCOO está intentando obstaculizar la normalización del euskera y extender una ideología excluyente entre las y los trabajadores,...