2025-12-06
InicioServicios PúblicosAdministración Municipal y ForalDonostiako Udalak Euskararen erabilera normalizatzeko 5. plana onartu du

Donostiako Udalak Euskararen erabilera normalizatzeko 5. plana onartu du

Donostiako Udaleko LABeko sail sindikalak begi onez ikusten du udalean onartu berri den 5. Euskara plana eta udal barruko euskararen normalizaziorako inflexio puntua izan daitekeela deritzo.

Donostiako Udaleko LABeko sail sindikalaren balorazioa

Ostiralean, uztailak 19, Tokiko Gobernu Batzarrak udal barruko 5. plangintzaldia onartu zuen. Aurretik, langileen ordezkariok hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpide eta lanpostuetako hizkuntza eskakizunen esleipen berriak ezagutzeko aukera izan genuen. Planaren zirriborroari ekarpenak egiteko aukera ere izan genuen.

Sei hilabeteko atzerapenarekin bada ere, azkenean, 2017an amaituko den plangintzaldi berria indarrean dago.

Laugarren plana onartu zenean begi onez ikusi genuen bertan euskararen erabilerari eman nahi zitzaion bultzada. Geroztik, udal ataleko erabilera batzordeak osatu ziren eta pixkanaka langileok euskaraz lan egiteko baliabide gehiago eskuragarri izan ditugu.

Dena den, plangintza guztietan bezala, ezarritako helburuetara ez zen iritsi, euskara zerbitzu- hizkuntza bezala kasu guztietan ez zen bermatu eta udal barruko lan-harremanetan erabilerak bilakaera ezberdinak izan ditu. Hala ere, ukaezina da aurrera pausoak eman direla.

Orain onartu den 5. plan hau ere begi onez ikusten dugu. Are gehiago, udal barruko euskararen normalizaziorako inflexio puntu bat dela iruditzen zaigu.

Planaren puntu aipagarrienak hauexek dira:

– Bete beharreko indizearen ehunekoa handitzen da %72ra iritsi arte.

– Udaleko atal guztiak planaren barruan sartzen dira.

– Irizpide orokorrek berebiziko garrantzia dute, alegia, lanpostu berri zein enplegu eskaintza publikora aterako diren lanpostu guztiei gainditutako derrigortasun data jarriko zaie.

– Hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak udal ataletako erabilera-batzordeetarako gidoia izango dira eta zuzendaritza tekniko zein politikoetan ezartzen dira ardurak.

Asmo handiko helburua da. Gure udalean euskararen normalizazioa erabatekoa izan dadin, denon parte-hartzea eta konpromisoa ezinbestekoak dira.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...