2026-03-19
InicioIndustriaMetalCorrugados Azpeitiako langileek eskualdeko etorkizun industrialaren alde mobilizatzeko deia egin dute

Corrugados Azpeitiako langileek eskualdeko etorkizun industrialaren alde mobilizatzeko deia egin dute

Corrugados Azpeitiako langileek  Alfonso Gallardo Taldeak lantegia ixteko erabakia hartu zuenetik ez dute berririk izan. Hala salatu dute gaur heuren lanpostuen defentsan borrokan jarraituko dutela aldarrikatzeko egin prentsaurrean. Apirilaren 20an eskualdeko etorkizun industrialaren alde manifestazio deia egin dute.

Corrugados Azpeitiako Enpresa Komitearen irakurketa

«Alfonso Gallardo Taldeak lantegia ixteko erabakia hartua zuela komunikatu zigunetik ez dugu berririk izan. Gaur egun, oraindik, ez digute espedientearen komunikazioa egin eta ez dakigu noiz egingo duten, baina gu ez gara komunikazio horren zain geldituko. Guk gure lanpostuak defendatzen jarraituko dugu.

Corrugados Azpeitia enpresa, Gallardok erosi baino lehenagotik, gure eskualdean erreferentea izan da eta gaur egun ere enpresa traktorea izanik jarraitzen du. Itxieraren eragina ez da 300 langileentzat bakarrik izango, ehundik gora baitira modu zeharka, industria laguntzailean, zerbitzuetan, merkataritzan eta ostalaritzan, enpresa honentzat lan egiten duten langileak.

Urola eskualdean erreferentzi handikoa den enpresa hau ixteak ekarriko luke ehundaka familia diru sarrerarik gabe uztea, hurrengo belaunaldietako gazteak langile jubilatuak ordezkatzeko aukerarik gabe uztea, krisia gaindituta denok espero dugun hazkunde ekonomikoa murriztea. Ondorioz, eskualdearen eraldaketa estruktural bat sufrituko dugu erabaki indibidual honengatik. Horregatik ezin dugu onartu hain traumatikoa den erabakia hartzeko Alfonso Gallardo Taldeak, Extremaduran, bakarrik baloratzea gure lantegia errentagarria den ala ez. Are gehiago enpresa honek diru publikoa jaso duenean. Inongo kosterik gabe erabakitzen ari dela. Urrundik hartutako erabaki honen atzean etorkizun beltza datorkigu.

Negoziazio prozesuan enpresaren borondate falta eta negoziazio mahaitik kanpo beste helburu batzuk zituela konturatu gara. Lehenengo momentutik, bideragarritasunarekin eskatu genuen konpromisoari muzin egin dio enpresak. Hitz hutsalekin erantzun du beti konpromisorik hartu gabe. Enpresak onartu du komiteari egindako azken proposamena ez zitzaiola komeni. Hau era bakarrean ulertu daiteke: Getafeko arazoak konpontzen ziren bitartean gurekin bizirik mantendu du negoziazioa, 300.000 tonako lan karga eskainiz, denbora irabazteko. Alfonso Gallardok, hitza janda, lantegiko itxiera publikoa egin du. Aurretik hartuta zegoen erabakia.

Hemen etorkizuna egon daiteke Gallardo Taldearen barruan edo kanpoan eta hori bermatzeko, instituzioek jokatu beharreko papera dute. Alde batetik, Gallardori enpresa zabalik mantentzea, eskainitako 300.000 tonako produkzioa ekartzea eta Diputazioak egindako gestioei esker beste 150.000 tonak ekoizteko lortutako aukera gauzatzea exijituz. Bestetik, Gallardok gure etorkizunarekin gehiago ez jokatzeko, inbertsorea edo eroslea bilatzea.

Etorkizuna jokoan dugu. Itxieraren erabakiari eta egoerari buelta emateko denok, langileok, herritarrak eta instituzioak batera egin behar dugu. Horregatik, Urola eskualdeko udaletan mozio bat sartu dugu itxieraren aurka ager daitezen. Horregatik, gure eskualdeko etorkizun industrialaren alde, hilaren 20an Azpeitian egingo den manifestazioan parte hartzeko deitzen ditugu herritar guztiak. Eta azkenik, langileen zein eskualdeko etorkizunaren aldeko lana egin dezatela eskatzen diegu instituzioei, hau da, udalei, Gipuzkoako Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari.

CORRUGADOS AZPEITIA BIZI BEHAR DU.
DENON ARTEAN LOR DEZAKEGU»
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a las y los trabajadores vascos a participar masivamente en Korrika

Mañana comenzará la 24ª edición de Korrika en Atharratze, bajo el lema Euskara Gara, y el sindicato LAB se ha sumado un año más a la Korrika, tal y como lo ha hecho desde el inicio de esta gran carrera en favor del euskera. Ha adquirido varios kilómetros y su militancia está participando activamente en la organización de Korrika, tanto en comités locales como en los centros de trabajo. Ahora es el momento de salir a la carretera. Por ello, LAB hace un llamamiento a los y las trabajadoras vascas a reforzar la ola en favor del euskera a partir de mañana.

LAB exige soberanía, el control público de la economía y un salario mínimo propio para asegurar condiciones de trabajo y vida dignas aquí

El Consejo Económico y Social de Nafarroa (CES) ha celebrado una reunión extraordinaria con el objeto de analizar el impacto de la guerra de...

El clamor social por un SMI propio debe obligar a gobiernos y patronales a avanzar de modo inmediato en su implantación

El éxito de la huelga y las movilizaciones masivas demuestran que la sociedad vasca no va a ceder en la reivindicación de los 1.500 euros. LAB, ELA, Steilas, Etxalde e Hiru, tras el 17M: “Hoy somos más fuertes que ayer no vamos a parar hasta conseguir el objetivo”.