Lan heriotzen odolustea salatu dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrean

Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Aurten 70 langile hil egin dira, gutxienez, Euskal Herrian; eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Azken egunotan beste zenbait lekutan egin bezala Donostian ostiralean egindako elkarretaratzea adibide, Gasteizen mobilizatu gara euskal gehiengo sindikalak deituta, prekarietateak hil egiten duela salatzeko. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrera eraman dugu lan heriotzen salaketa, eta instituzioei beste alde batera ez begiratzeko exijitu dugu bertan. Gogoan izan ditugu hildako langileak; Amurrioko Saretxoko obretan joan den asteazkenean hildako behargina, tartean.

La plantilla de UDAPA se movilizará en contra de los accidentes...

El pasado viernes 11 de diciembre de 2020, se registró un accidente laboral grave en las instalaciones de la empresa UDAPA S. Coop., dedicada a la producción y comercialización de patata. En concreto, en torno a las 5:30 de la mañana, un trabajador que se disponía a comenzar su jornada laboral cayó a una zanja correspondiente a los trabajos de excavación que se están realizando. A consecuencia del accidente, tuvo que ser trasladado al hospital a consecuencia de las heridas y lesiones producidas.

Lan heriotzak salatu dituzte, Derioko Errekalde zentroan hildako sukaldaria gogoan

Lan heriotzen odolusteak ez du etenik, eta, joan den astean, lau eguneko epean, hiru langile hil ziren bihotzekoak jota; horietako bat Derion, Bizkaiko Foru Aldundiko Errekalde Laguntza Zentroan. Hain zuzen ere, bertako sukaldari bat hil egin zen, ondoezik sentitu eta gero. Bada, Derioko lan heriotza salatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du Foru Jauregiaren aurrean.

Xabier Ugartemendia: «Arduratuta gentozen Zaldibarrera eta are eta arduratuagoak goaz hemendik»

Zaldibarko zabortegira bisita egin dugu, lanen berri jaso eta bertan ari diren langileen egoera bertatik bertara ikuskatzeko, otsailaren 6az geroztik...

Melesur enpresako langileak mobilizatu dira, urteko lehen lan heriotza salatzeko

Trapagarango Sistem Melesur Energia enpresako 36 urteko langile bat hil da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zela. Urteko lehen lan heriotza izan da, eta, honen harira, zendutako langilearen lankideek elkarretaratzea eta greba egun bat egin dituzte. Lantegiaren aurrean egindako mobilizazioan, LABeko Industria arloko kide Zorion Ortigosak hartu du hitza, eta lan istripuaren atzean prekarietatea dagoela nabarmendu du, iaz izandako hildako kopuru nabarmena adibide. Gutxienez 71 langilek galdu zuten bizia iaz, eta Joaquin Beltranek oraindik jarraitzen du desagertua Zaldibarreko zabortegian.

Lan istripuen pandemiaren aurrean, noiz hasiko da administrazioa neurri gogorrak hartzen?

Asteartean Aranaratxen izandako lan heriotzaren aurrean, dei egiten dugu LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuok datorren ostiralean, azaroaren 27an, 12:00etan, Iruñeko Tomas Caballero Parkean kokatuta dagoen Nafarroako Gobernuaren Lan Sailaren aurrean egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera. Herritar eta langileak izan behar gara laneko heriotzek dakarten odoluste honen aurrean nahikoa dela esango dugunak.

Donostian mobilizatu gara, Jaurlaritzaren aurrean, lan heriotzen sarraskia salatzeko

Administrazioek ez dute lan heriotzen gaia agenda politikoan kokatzen, odoluste honen aurrean beste aldera begiratzen dutelako; egoera honen konplize bilakatu dira. Lan osasunari buruz hitz egiten dute, baina bultzatzen dituzten politikek prekarietatea bultzatzen dute. Pausu bat aurrera emateko ordua da. Arduradunak seinalatzea eta ordain dezatela exigitzen dugu. Horixe aldarrikatzeko eta salatzeko bildu gara Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan, egoera jasangaitza baita: honezkero, gutxienez 70 langile hil egin dira aurten lanean, eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian.

Azken lan heriotza salatu dugu Ezkion, hasi berri den urteko bigarrena

Urte hasi berri honetan, gutxienez 2 langile hil dira lanean Euskal Herrian eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian otsailaren 6tik. Bada, joan den ostegunean, Ezkion, Basalan Arrospide enpresako 54 urteko langilea larri zauritu zen zuhaitz baten adarra gainera erorita. Ospitalera eraman eta bertan hil zen. Hala, gehiengo sindikalak deituta, Ezkioko plazan mobilizatu gara lan heriotz hau salatzeko.

Astebetean bi garraiolari hil dira Araban

Atzo, hilak 25, garraiolari bat oso gaixorik topatu zuten Gasteizko parkin batean, ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. Gainera, azaroaren 18an, garraiolari bat topatu zuten hilik kabinaren barrualdean Araiako zerbitzu eremuan. LABetik gure babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoen senitarteko eta gertukoei. Honekin gutxienez 63 langile hil dira lanean Euskal Herrian urte hasieratik, horietatik 11 garraiolariak.