2024-04-26
InicioSindicato LABIpar Hegoapentsatzen: Sindikalgintza ereduan eman beharreko aldaketak hausnartzeko jardunaldiak

[Bir]pentsatzen: Sindikalgintza ereduan eman beharreko aldaketak hausnartzeko jardunaldiak

LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa Fundazioak datorren martxoaren 5 eta 6an eta apirilaren 25ean burutuko diren "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" jardunaldien berri eman dute gaur Donostian. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eta Jagoba Zulueta, LABeko Formakuntzako idazkaria eta Ipar Hegoa Fundazioko arduradunak, sindikalgintzak egungo errealitate politiko, ekonomiko eta sozialean eragiteko eredu aldaketa baten beharra duela adierazi dute, eta jardunaldi hauek LABek, hemendik eta 2017ko kongresura arte, martxan jarriko duen sindikalgintza ereduaren gaineko barne eztabaidaren baitan kokatzen dela azaldu dute.

Azterketarako aukera
Ipar Hegoa fundazioak sindikalismoaren inguruko gogoeta bultzatu nahi du, eta gogoeta horren baitan kokatzen dira datozen egun eta hilabeteetarako antolatu diren jardunaldiak. Hain zuzen ere, Jagoba Zuluetak, Ipar Hegoa Fundazioko kideak azaldu bezala “Euskal Herritarrok, Euskal langileok, egoera berri honetan zer nolako sindikalismoa behar dugun pentsatu behar dugu”. Dena aldatzen ari den honetan, herri honen zerbitzura gaudenok zer nolako eginkizunak eta betebeharrak izan behar ditugun hausnartu eta galdetzeko espazioa dira jardunaldi hauek. Laburbilduz, “Zer egin nahi dugu, nolakoak izan nahi dugun eta zernolako ekarpena egin nahi dugun pentsatzeko unea da”.

Ipar Hegoa Fundazioak jardunaldi hauek bultzatzeko erabakia hartu zuen kapitalismoaren azterketa sakona egiteko beharra ikusten baitzuen, kapitalaren berrantolaketa zer momentutan gauden ulertu eta planteatzen ari diren aldaketa sakon guzti horiek langileen egoeran zer nolako eragina izaten ari diren azalaratzeko. “Egoera aztertu eta gure eredua birpentsatu behar dugu” Zuluetaren iritziz. Eztabaida hau Euskal Herrian prozesu politiko historiko baten erdian emango da, aldaketa politikorako aukera izugarria dugu eskuartean eta prozesu hori ez dago prozesu ekonomikotik aparte. Gure ustez “sindikalismoak aldaketa politikoa bultzatzeko balio behar du, denontzako onuragarri izango den aldaketa politikoa”. Gogoeta guzti honi bide emateko antolatu dira jardunaldi hauek. Lehen atala martxoaren 5 eta 6an izango da eta bertan lagun ezberdinen ekarpena izango dugu, kanpoko zein bertako hizlariak izango dira gure artean.

LAB eraberritzen
“Sindikalgintzari buruzko eztabaida sakon bat irekitzera goazela” adierazi du Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusiak. Eztabaida honetan euskal sindikalgintzak aurrean dituen erronketaz, euskal sindikalgintzak momentu honetan eta etorkizunari begira jokatu behar duen paperaz eta batez ere euskal sindikalgintza langileak antolatzeko tresna egokia izan dadin egin behar diren aldaketak aztertuko ditugu. Sindikalgintzaz hitz egitearen emaitzetako bat “LAB eraberritzea” izango dela azaldu du Etxaidek. Hori da irekitzera goazen prozesua.

Gogorarazi du hainbatetan eskatu zaiola sindikatuari sindikalgintzaren inguruko gogoeta bat egitea, “sindikatuak interpelatuak izan gara gure eraginkortasunaren inguruan eta LABek ez du eztabaida hori saiestu nahi”. Guk eztabaida horri heldu nahi diogu eta eztabaida horren iparrorratza jada badugu: “ze sindikalgintza behar da gaurko errealitateari buelta emateko, ze sindikalgintza behar da egoera soziala eraldatzeko, ze sindikalgintza behar da langileok prozesu politikoaren protagonista izateko”.

Luze eta zabal
Erabakia ez da berria, 2008an, sindikatuan belaunaldi aldaketa izan zenean “gure konpremisoa aurreko belaunaldiaren borrokari jarraipena ematea zela” azpimarratu du Idazkari Nagusiak. Gaur bezala, orduan ere “oso argi genuen borrokari segida emateko sindikatua eraberritu behar genuela” eta hori izan zen zuzendaritzak hartu zuen eginkizun nagusia. 2008ko urte amaieran, erabaki hura bigarren maila batean utzi behar izan zuen sindikatuak krisiari aurre egin ahal izateko. Krisiari erantzutea behar beharrezkoa bazen ere, 2012ko kongresuan eztabaida albora ezin zela utzi agerian geratu zen. Kongresuan hartutako erabaki harri eutsiz “eztabaidari ekingo diogu modu antolatu batean”. Jardunaldi hauekin emango zaio hasiera eztabaida prozesu honi eta “2017ko kongresuan amaituko da, bertan erabakiko da LAB zer izango den”.

Eztabaidak sindikatu “guztia” bustiko duela azaldu du Etxaidek, sindikatuko egitura eta arlo guztiak. Luze eztabaidatuko dugu ere sindikatuaz langileak antolatzeko egitura bezala. Zerbait aldatu bada langileria izan da, hain zuzen ere erralitate berriak daude langileen artean, errealitate kontrajarriak sortu dituzte, interes kontrajarriak egotea bilatzen dute eta guzti horri ezin zaio erabaki bakar batekin erantzun. Gure ustez eredu sindikal berri batek dauden errealitate ezberdinei erantzun behar die. Eztabaida honen emaitza nagusia izan behar du berriro ere klase batasun bat eraikitzea borroka amankomunak egiteko.

Eztabaida irekia
Aldez aurretik badakigu patronalak zer nolako sindikalgintza nahi duen: lan erreforma ezartzen duen eredua finkatzen eta langileak horren arabera disziplinatzen jakingo duen sindikalgintza bat. Guk eredu hori baztertzen dugu. Badakigu ere Gobernuek zer nolako sindikalgintza nahi duten: beraien politikak ezartzen lagunduko diena. Eztabaida honen bitartez “jakin nahi dugu euskal langileek nolako sindikalgintza behar duten eta nahi duten”. Horregatik eztabaida hau ez da LABen egoitzetako lau pareten artean egingo, lantokietara eraman nahi dugu. Haratago ere joan nahi du LABek, “eztabaida irekia izatea nahi dugu” uste baitugu Euskal Herrian eztabaida publikoa eragin behar dela.

Eztabaida honekin LABen ibilbidean 4. Faseari ekingo diogu: lehena sorrerarena izan zen, 70. Hamarkadan langileei proposamen berri bat egin zitzaien; ondoren kontsolidazio fase oso bat etorri zen Rafa Diezek zuzendu zuena; belaunaldi aldaketa batekin transizio fase batean sartu ginen eta gaur, aurrera begira, fase berri bati ekingo diogu, LAB zer izango den definituko duena. Urrats garrantzitsu honetan Ainhoa Etxaidek dei egin die langileei eztabaidan parte hartzera.

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos la actitud de la empresa con las y los huelguistas de Imegar y reivindicamos la legitimidad de la lucha

Durante estos días las y los trabajadores de Imegar (Laudio) han estado movilizándose y pidiendo a la empresa que readmita a sus compañeros de trabajo y que de solución a este conflicto.

Denunciamos la nefasta gestión de Alex Aranzabal

Mediante esta nota informativa queremos aclarar los hechos acontecidos en los últimos meses en la empresa Aguirre y Aranzabal (AYA) y el papel que ha jugado Alex Aranzabal. Hemos visto en primera persona cómo, según pasaba el tiempo, la decadencia era más palpable en todos los ámbitos de gestión.

Ser bolleras, una decisión que nos hace libres. Una decisión que queremos vivir con libertad. ¡LIBERTAD EN LOS CENTROS DE TRABAJO!

Ser acosadas y castigadas por ser lesbianas es una situación que todavía vivimos muchas de nosotras.