2026-03-19
InicioSin categorizar«Berri onak! Edo ez?»

«Berri onak! Edo ez?»

Durangaldeko LABek eskualdeko langabeziaren inguruko datuak aztertu ditu politikari nagusiak, eta hedabide askok, egoera ekonomikoa aldatzen ari dela saldu nahi diguten ideia ez dela erreala azaltzeko. Idatzian LABek aukerak eta alternatibak badaudela aldarrikatzen du, eta borondate politikoa falta dela salatzen du.

«Hilabeteak daramatzagu, politikari nagusiak, eta hedabide asko, egoera ekonomikoa aldatzen ari dela esaten, horretarako datu nagusitzat langabeziaren beherakada erabiliaz.

Ez dugu sinistu, gure inguruan gertatzen ari denak ez baitigu hori adierazten, eta datu-saltsan sartu gara buru belarri.

Eskualde honetan bertan, 2007ko apirilean 2242 langabetu zeuden eta, orain, 6758. Hau da, hirukoitza baino gehiago. Egia da, hori ere onartu beharra baitago, iaz baino langabetu gutxiago dagoela, 27 pertsona gutxiago daude langabezian. Beraz, egoera ez da txalotzekoa, ez dugu uste egoera hobera doanik, 27 pertsona gora behera, egoeraren larritasun, gordintasun eta krudeltasuna berbera da. Gainerako 6731 langabetu eta haien familiei egoera hobera doala esaten ausartzea errespetu falta eta ikuspegi politiko krudela da!

Gainera, SEPE.ES administrazioaren datuak begiratuz gero, beldurra baino ez da sentitzen. Durangaldean, 45 urtetik gorakoen langabeziak gorakada izugarria du, geldiezina, 2010ean 2092 pertsona zeuden langabezian, 2011n 2489 eta aurten, 2679. Ze erretiro edukiko dute pertsona hauek? Pozteko datua al da? Lotsagarria benetan!

Ondorioz, nola jaitsi da langabezia tasa? Prekoriotasuna baliaturik, noski! Batez ere, 25 urte baino gutxiagoko mutiletan baitoa beherantz, 2010ean 309 mutil gazte langabetu zeuden eta aurten 232; praktika kontratuak, ETTak, “zabor kontratuak”… hori al da gure etorkizuna? Hori al da politikariek pozteko duten arrazoia? Eta bai, mutilak diogu, genero bereizketa nabaria dagoela, aukera berdintasunetik urruti neska gazteetan apenas nabaritu delako langabezia jaitsiera.

Egoera honen aurrean, Mariano Raxoik “animatuta eta esperantzaz beteta” dagoela adierazi du; Hellin PSOE-koak “oso positibotzat” jo ditu datuak, hala ere, “lan prekarioari eta urtaroko lanpostuei lotu” dituzte emaitzak. PNV-EAJ-k ere positibotzat jo ditu datuak, Aitor Estebanen ahotan; nahiz eta “urtero garai honetan sortzen diren lanpostuei lotutako emaitzak izan”. Bilduko Unai Urruzunok, datuak “Gobernuaren propaganda” direla esan du eta “arduratzekoak” direla gehitu du.

Horiek dira arduradun politikoen balorazioak, eta orain zer? Berriro ere balorazio hutsetan gelditu behar al gara? Konponbiderik gabe, etsita, lor jota nahi gaituzte, baina badago alternatiba! LABek orain hilabeteak aurkeztu genuen gure Enplegu Proposamena; 35 ordutako lan astea ezarriz eta lan ordu estrak desagerraraziz, erretirorako adina aurreratu eta erreforma aurretik zegoena errespetatuz, zerbitzu publikoetako lan aldien luzapenak bertan behera utziz eta enplegu publikoa sortzeko benetako plana eginez (behar sozialen arabera zerbitzu publikoak garatuz eta lanpostu berriak sortu, ordezkapenak bermatuz, oinarrizko zerbitzuen pribatizazioarekin bukatuz, irakaskuntzan ratioak hobetuz,…), gutxieneko soldata 1.200 eurotan ezarriz, lanaren eta aberastasunaren banaketa orekatua bermatuz etab.

Aukerak badaude, alternatibak badaude, baina borondate politikoa falta da! Langileok eragin dezagun aldaketan, langileok eraiki dezagun langileon Euskal Herria! Iruzur politikoen gainetik, Langileok erabaki Euskal Herriak erabaki dezan!

LAB DURANGALDEA»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a las y los trabajadores vascos a participar masivamente en Korrika

Mañana comenzará la 24ª edición de Korrika en Atharratze, bajo el lema Euskara Gara, y el sindicato LAB se ha sumado un año más a la Korrika, tal y como lo ha hecho desde el inicio de esta gran carrera en favor del euskera. Ha adquirido varios kilómetros y su militancia está participando activamente en la organización de Korrika, tanto en comités locales como en los centros de trabajo. Ahora es el momento de salir a la carretera. Por ello, LAB hace un llamamiento a los y las trabajadoras vascas a reforzar la ola en favor del euskera a partir de mañana.

LAB exige soberanía, el control público de la economía y un salario mínimo propio para asegurar condiciones de trabajo y vida dignas aquí

El Consejo Económico y Social de Nafarroa (CES) ha celebrado una reunión extraordinaria con el objeto de analizar el impacto de la guerra de...

El clamor social por un SMI propio debe obligar a gobiernos y patronales a avanzar de modo inmediato en su implantación

El éxito de la huelga y las movilizaciones masivas demuestran que la sociedad vasca no va a ceder en la reivindicación de los 1.500 euros. LAB, ELA, Steilas, Etxalde e Hiru, tras el 17M: “Hoy somos más fuertes que ayer no vamos a parar hasta conseguir el objetivo”.