2026-08-02
InicioPrimero de Mayo 2014Baztan Bidasoako LAB eta Ernaik Maiatzaren Lehenean eta maiatzaren 3ko manifestAKZIOAn parte...

Baztan Bidasoako LAB eta Ernaik Maiatzaren Lehenean eta maiatzaren 3ko manifestAKZIOAn parte hartzera deitu dute

Baztan Bidasoako LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakunde independentistak Estatuetatik inposatzen ari diren agenda ultraneoliberalaren kontra Maiatzaren Lehenean eta maiatzaren 3an Bilbon burutuko den manifestAKZIOan parte hartzeko deia luzatu dute.

Baztan Bidasoako LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakunde independentistak Estatuetatik inposatzen ari diren agenda ultraneoliberalaren kontra Maiatzaren Lehenean eta maiatzaren 3an Bilbon burutuko den manifestAKZIOan parte hartzeko deia luzatu dute.

BAZTAN BIDASOAKO LAB eta ERNAI
Estatuetatik inposatzen ari diren agenda ultraneoliberalak ez dauka etenik. Eredu basatia inposatzeko erabakia hartua daukate eta, horretarako, krisiaren gestio guztiz antidemokratikoa egiten ari dira, horixe baita euren helburuak gailentzeko daukaten modu bakarra: inposaketa eta, gure eskubideak ez ezik, geure burua defendatzeko aukera ere lapurtzea.

Lan harreman eredua guztiz deuseztatu dute. Hemengo patronala eroso dago Madriletik egin dioten opariarekin, baina gehiago nahi dute: mende bat atzera eraman nahi gaituzte, lan araudirik ez zegoeneko sasoietara. Indarra ematen digun kolektibotasunarekin amaitu langileria ahultzeko eta harreman indibidualak ezarri, lan harremanak mehatxuetan are gehiago oinarritu ahal izateko.

Euskal Herriko langileok erantzun sendoa eman dugu. Jokoan dagoenaz jakitun, geure erantzukizunari heldu diogu eta enplegua, lan eta bizi baldintzak eta gure herriaren etorkizuna defendatzeari ekiten diogu egunero. Borroka handia egiten ari gara lantokietan, gure eskubideak lapurtzen ez uzteko eta, are gehiago, hobetzeko, boterea borrokatzeko, horixe baita modu bakarra aurrera egiteko eta ez etsiteko, enpresetan zein herrietan.

Baina erantzuna ez da nahikoa. Ordua da gure herriak, hondamendira eramaten gaituzten Estatuen eta kapital handien aurrean, bere bide propioa markatu, erabaki eta jarraitzeko.

Euskal Herrian bizi eta lan egiten badugu, berton erabaki behar dugu: gure lan harremanak, gure eredu ekonomiko eta soziala, gure politika industrial eta sozialak… gure bizitzetan eragiten duten erabaki guztietan parte hartzeko eskubidea dugu, bai langile moduan, bai eta herri moduan ere. Eskubide hori errespetatu eta aitortu behar zaigu; hasteko, gure mugen barruan, erabaki guztiak gehiengo sozialari bizkar emanda hartzen duen elite ekonomiko eta bere zerbitzura aritzen ari diren Gasteiz eta Iruñeko gobernuen aldetik.

Bestelako Euskal Herri bat beharrezkoa dela, bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat beharrezkoa dela eta, batez ere, inposaketen gainetik, eredu hori eraikitzea guri dagokigula, aldarrikatu izan dugu. Orain, erabaki hori errespetaraztea dagokigu eta horretara goaz!

Gazteok bizi dugun egoera bereziki larria da. Kapitalismoak eta honen zerbitzura dauden gobernu ezberdinek, espainiakoa zein Lakua eta Iruñeako gobernuek, miseria eta mugagabeko prekarietatera kondenatu nahi gaituzte. 

Egin dituzten erreforma ezberdinek langile klasea bere osotasunean zigortzen dute, baino bereziki gazteria eta emakumeak. Konkretuki gazteoi dagokigunez, behin ikasketak bukatuta ematen dizkiguten alternatiba bakarrak gure herritik kanpora joatea edota gure herrian prekarietate latzean lan egitea dira, lanpostu duinak amets bat direlarik.

Horregatik uste dugu gazteok ere borroka honetan parte hartze aktiboa izan behar dugula. Alternatiba sozio-ekonomikoen borroka ez delako bakarrik sindikatuen eta lan munduan daudenen borroka bat, jendarte osoaren borroka bat baizik, bertzelako eredu sozio-ekonomiko baten alde gaudenen borroka bat baizik, burujabetzaren alde gaudenen borroka bat baizik.

Azken aipamen bat egin nahiko genuke Nafarroan pairatzen ari garen egoeraz bi hitz egiteko. Bai eremu sozio-ekonomikoan bizi dugun egoera latzarengatik, baita eremu sozialean areagotzen den pobrezia eta miseriarengatik eta batez ere eremu politkoan UPN-ren eta marko politiko hau sostengatzen dutenen ustelkeriarengatik Nafarroako jendartearen gehiengoa, Nafarroarentzako aldaketa politiko eta sozial sakon bat aldarrikatzera eraman du, alternantzia politikoaz haratago. 

Ezkerreko mugimendu, politiko, sozial eta sindikalen ardura da ustelduta dagoen marko politiko eta sozial hau behin betiko lurperatzea eta horretarako borroka eta eguneroko lana behar-beharrezkoa dira. Norabide honetan Maiatzak 1 hau, bertzelako eredu politiko eta sozialen alde daudenen bilgune izatera deitu nahi dugu, denon artean UPN gobernutik botatzeko.

Hau dena erranda, Maiatzak 1ean eta 3an Donezteben eta Bilbon eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dugu.

Baztan Bidasoako LAB eta ERNAI
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Recurrimos los macropliegos de ambulancias de un costo estimado en más de 1.200 millones y denuncia la apuesta del Gobierno Vasco por consolidar la...

Desde el sindicato hemos interpuesto un recurso especial frente a los pliegos del Departamento de Salud para los servicios de Soporte Vital Básico y Transporte Programado y Concertado. Denunciamos que el consejero Alberto Martínez ignora las directrices del Plan de Salud, desoye la demanda social y hace caso omiso de las experiencias exitosas de recuperación de la gestión pública en otras comunidades autónomas para seguir favoreciendo a empresas piratas con un historial de incumplimientos laborales.

La patronal presenta una propuesta para el convenio de Conservas y Salazones de Pescado de Bizkaia que LAB someterá la decisión de las trabajadoras

Los avances recogidos en la propuesta son el resultado de más de año y medio de negociación y, especialmente, de la lucha y de las huelgas de las trabajadoras.

LAB logra un acuerdo que protege al personal de varias escuelas infantiles municipales tras la decisión unilateral del Departamento de Educación de retirarles la...

LAB ha firmado un acuerdo para que el personal de las escuelas infantiles de Andoain, Usurbil, Oiartzun, Ordizia, Aretxabaleta y Gaubea continúe desempeñando sus...